Diario Vasco

Posible al da zortzi astez euskaraz bizitzea?

Ostiral iluntzean elkartu ziren ekimenean parte hartuko duten taldeen ordezkariak esperientzia abiatzeko.
Ostiral iluntzean elkartu ziren ekimenean parte hartuko duten taldeen ordezkariak esperientzia abiatzeko. / USOZ
  • Donostiako Egia auzoko biztanleak martxoaren 4ra arte luzatuko den esperientzian murgildu dira

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

‘Eman hegoak euskarari’ dio, euskaraz hitz egiteko gonbidapena luzatuz, erakundeek abian jarri duten kanpainako txantxangorriak. Kontseiluaren gogoetaren ondorioz abiatutako ‘Euskaraz bizi nahi dut’ dinamikak ere jarduera ugariri eman die bide, eta milaka euskaldunen atxikimendua lortu du. Teorian, jakina, dena da egingarria, euskaraz bizitzea barne. Eskatzea ere libre da, teorian. Praktikan, baina, zer gertatzen da?

Ostiral iluntzean abiatu ziren erantzunaren bila Donostiako Egia auzoan. Zortzi astez, martxoaren aurreneko astera arte, astez aste elkari lekukoa emanaz, auzoko hogeitik gora talde eta egitasmoarekin bat egin nahi duten norbanakoak euskaraz bizitzen saiatuko dira. Esperientzia berria da, aukerak ustiatu eta mugak arakatu nahi dituena, zer dagoen ikusteko ez ezik nola joka daitekeen ikasteko ere sortua.

«Sorpresa handiak hartuko ditugula badakigu», dio Egia Euskaraz batzordeko kide Aitziber Gurutzeagak, ezusteko gehienak positiboak izango direlako uste osoa duela. Garrantzitsua, kasu honetan, esperientzia bera da, gauzak teoriatik eta aldarrikapenetik praktikara eramatea eta ikustea, ikuspegi kolektibotik, nola gauzatu daitekeen ‘euskaraz bizi nahi dut’ leloa euskaldunon paisaia ohikoenean; hots, erabat elebiduna ez den gunean.

Horrelakoxea da alegia 15.000 biztanle inguruko auzoa, nortasun indartsu eta bereziduna, lankidetzan sinesten duten elkarte eta taldeak dituena, baita euskararen alorrean ere. Auzo praktikoa, alegia, ‘ikastolak bakarrik ez du euskalduntzen’ eta antzekoak eztarria urratu arte errepikatu beharrean euskara ikastolatik ateratzen hasi eta azkenean atzo abiatu den esperientzia, eta antzekoak, loratzeko aproposa suertatu den giroa sortu duena.

Egiaren aurrekaria

Mekanikak ez du konplikazio handirik. Ekimenera bildu diren taldeak euskara hutsean bizitzen saiatuko dira egokitu zaien astean, eta hori amaitutakoan hurrengoei emango diete lekukoa. Azken lekuko aldaketa martxoaren 4an egingo da. Egun horretan, Aitor ikastolak, Latxagak eta Maria Reina ikastetxeak norbanakoen esku utziko dute testigua, eta horiek eramango dute martxoaren 12an egingo den Egia Euskaraz egunera arte.

Iazko Euskararen Egunean aurkeztu zuten egitasmoak, Egian planteatu duten moduan, ez du aurrekari ezagunik inguruan. Bat badu, ordea, espreski aipatua: Egiarekin lotura bakarra abizena duen Lutxo Egia idazle bilbotarrak 2015eko udan egin zuen hilabeteko saioa, ‘performance’ moduan aurkeztua. «Hilabetez hizkuntza bat ahaztea erabaki dut. Ez da bat-bateko erabakia izan. Aspaldi nahi nuen, muturreko afasia artistiko batek eraginda, nire hizkuntzetako bat galdu. Eta, gauzak zer diren, bizi naizeneko tokiaren hizkuntza hegemonikoa aukeratu dut», idatzi zuen Trantsitoak blogean ekainaren 12an, gaztelaniarik gabeko hilabetea hastear.

«Lutxo Egiaren ekimenak zeresan handia eman zuen, eta jarraitzen du ematen. Euskararen Egunerako zer prestatu pentsatzen ari ginela, iruditu zitzaigun oso interesgarria izan zitekeela auzo mailan ere horrelako zerbait planteatzea», eta maila kolektibora eramatea.

Hurrengo asteetan, baita esperientziaren epemuga finkatuko duen martxoaren 12tik harago ere, noski, edonork egin dezake bat egitasmoarekin, edonon egin ere. Milaka auzotar ordezkatzen dituzten taldeak inplikatu izanak, dena den, aparteko dimentsioa emango dio Egian gertatuko denari.

Deserosotasunak kudeatu

Hogeitik gora taldeen izenean 80 bat eragilek hartu dute dagokien astea, eta gainerakoak ere bai nahi izanez gero, euskaraz bizitzeko konpromisoa eta, aldi berean, euren taldeetan eragitekoa. Txapatxo batzuk ere prestatu dituzte konpromiso hori bistaratzeko.

Esperientzian murgiltzeko prest, txapa, koaderno eta guzti.

Esperientzian murgiltzeko prest, txapa, koaderno eta guzti. / USOZ

Eta, sekulako ezustekorik ez bada, urratsa egingo duten horiek guztiek topo egingo dute erabat elebiduna ez den inguru batean euskaraz bizi nahi duenak aurkitu ohi dituen eragozpenekin. «Denda batean euskaraz ez dakitenean, solaskideak euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gauza ez denean, euskaraz ez dakien batek inguru osoa erdarara bultzatzen duenean…». Horrela zerrendatu dituzte eragozpen horiek ekimenaren berri emateko prestatu duten oharrean.

«Deserosotasunak izango dira, noski, baina garrantzitsuena da horiek kudeatzen jakitea, atakatik irtetea gatazkarik gabe», dio Aitziber Gurutzeagak. Hurrengo asteetan Egian emango den trantsito kolektibo moduko hori leuntzeko eta errazteko ikastaro bat egin dute eragileek, egon badaude-eta, borondaterik bada, oztopoak gainditzeko teknikak. Auzoan, ordea, ez da aurretiako lanketa berezirik egin, ez bada ekimenean parte-hartze zuzena izango dutenen artean egin dena.

Hain zuzen ere, esperientzia ez ezik esperimentua ere bada Egiakoa, eta esperimentuen ondorioak zuzenak izan daitezen bere horretan eutsi behar zaio inguruari, kanpo eraginek ez dezaten emaitza desitxuratu. Eguraldiaren aldetik giro goibelean abiatu baziren ere, baikor dira egiarrak, seguru daudelako bakoitzak beretik zertxobait jartzen badu uste baino errazagoa izango dela Egian, eta Egia bezalako beste auzo eta herri batzuetan, euskaraz bizitzea.

Esperientzia partekatua

Gertatzen zaiena apuntatzen joateko koadernotxoa.

Gertatzen zaiena apuntatzen joateko koadernotxoa. / USOZ

«Lekukoak lekukotza bihurtzea da esperientziaren helburuetako bat», diote egitasmoaren sustatzaileek. Horretarako, besteak beste, astero testigua hartzen dutenek bideo bat grabatuko dute beren bizipenak kontatuz, eta Egia Euskaraz taldearen blogean zintzilikatuko dute. Horrez gain, koadernotxo bat banatuko da parte-hartzaileen artean, beren bizipenak idatziz jaso eta gorde ditzaten. Behin material hori guztia bilduta, «bizitako esperientziak konpartitzeko eta balorazioa egiteko unea» martxoaren 12ko Egia Euskaraz eguna izango da. Hain zuzen ere, esperientzia ez dute beraientzat gorde nahi egiarrek, uste dutelako hurrengo zortzi asteotan pilatuko duten eskarmentua lagungarria, eta pizgarria, izan daitekeela beste batzuk animatzeko. egiaeuskaraz@gmail.com helbidea ere badute, haiekin harremanetan jarri nahi izanez gero,

Temas