Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kilometroak 2016 demasa izan nahi du

Kilometroak 2016 demasa izan nahi du

Logoa eta leloa aurkezteaz gain, Udalaren esku utzi zuen lekukoa Aranzadi Ikastolak

DV

Sábado, 7 de noviembre 2015, 09:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Logoa, leloa eta arropa aurkezteaz gain, 2016ko Kilometroak festaren antolakuntzan murgilduta dagoen Bergarako Aranzadi Ikastolak Udalaren esku utzi zueb lekukoa ostiral iluntzean ikastolako patioan egindako ekitaldian. Aranzadiko lehendakari Aitziber Lopez de Aretxagak nabarmendu du zuen 2016 «herriarekin egin nahi» duten jaia izanez, lekukoa ere herriari eman diotela, herriko etxean, udaletxean, gordetzeko. Juanje Alberdi Bergarako alkateak jaso zuen lekukoa.

Alberdik lekukoa udaletxean gordetzeko eta herriarekin batera Bergarako Udalak ere Kilometroak 2016 jaian parte hartzeko borondatea agertu zuen. Lopez de Aretxagak, berriz, amaitu zuen esanez, «errespetuan, demokrazian, autonomian eta parekidetasunean» igaro nahi duela Aranzadik herritarrekin batera urte hau eta balore horiek ikastolarekin «konpartitzera» gonbidatu zituen herritarrak.

Umorea, musika, dantza, akrobazia, dantza bertikala ikatolako fatxadan, antzezpentxoak, ikus-entzunezkoak... Osagai asko izan zituen ekitaldiak eta, besteak beste, 1991ko eta 2007ko Kilometroak gogoratzeko aukera eman zien bertaratuei. Eta, ekitaldia amaitzeko, Demasa irudia erakutsi zuten, modu animatuan, logoa eta leloa aurkeztea baitzen deialdiaren xedeetako bat.

Izan ere, jaialdi mundiala antolatu ohi du Aranzadi Ikastolak, urtero, San Juan bezperan, ikasturteari amaiera emateko. 'Mundiala da, gure ikastola', abestu ohi dute ikasle, irakasle eta gurasoek elkarrekin, udari hasiera ematen dion jaialdian.

Bergara aldean, Demasa esaten dute zerbait sekulakoa, mundiala, handia, bikaina, ederra dela adierazteko, eta oraingo honetan «erakutsi nahi dugu Ikastolen Elkartea demasa dela, Aranzadi Ikastola demasa dela, bertan parte hartzen duen jendea demasekoa delako eta denok elkarrekin sekulako ahalmena daukagulako gauza handi eta berriak egiteko».

Ideia eta hitz horren inguruan diseinatu du Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak logoa. Azaldu dutenez, «D handi batek hartzen du irudian nagusitasuna eta D ugarien bitartez osatzen da irudia. Egungo joera da berbak osorik ez idaztea eta elipsi horretaz baliatu da diseinugilea irudia egiteko: D(E)MASA».

Hortik abiatuta, denak du zentzua eta esanahia: «D hizkiek sortzen dute 'masa'; D hizkien arteko loturak, elkarlana». D hizkiak ahoskeran duen garrantzia ere hartu dute aintzat, eta kolore derberdinek islatzen duten aniztasunak, berriz, indarra erakusten du.

Kilometroak 2016 demasa izan dadin, herriarekin egin nahi du Aranzadi Ikastolak: Bergararekin, Debagoienarekin eta Gipuzkoarekin. «Ez da helburua jendeak guri laguntzea, jendea bera kilometroak antolatzen, diseinatzen, eraikitzen, nahi dugu. Aranzadiren helburua da Kilometroak denona izatea eta, horretarako, denok elkarrekin, kooperazioan, egin behar dugu. Horrek bihurtuko du demasekoa. Horrek ekarriko ditu ideia berriak, sormena, bikaintasuna», esan dute.

Eta helburua ere finkatu dute: «Ea, bada, datorren urteko urriaren 2aren ostean, harro esateko gauza garen denok: Kilometroak 2016 demasa izan da!».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios