Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Protagonista nagusiak, Lucía eta Sergio, Aldundiko eta Atzegiko ordezkarie erdian.
Aurreiritziak gainditzeko, eguneroko kontuak

Aurreiritziak gainditzeko, eguneroko kontuak

Adimen urritasuna duten pertsonen bizitzaren inguruan gizarteak duen ezjakintasuna nabarmendu nahi du Atzegiren sentsibilizazio kanpaina berriak

JOSEBA ZUBIALDE

Lunes, 5 de octubre 2015, 16:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Adimen urritasuna duten pertsonen egunerokoa ezezaguna da gutariko gehienontzat». Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politikarako diputatuaren hitzok dira Atzegiren aurtengo kanpainaren oinarri. 'Ezetz asmatu nolakoa den nire bizitza' lelopean, Lucía eta Sergiok gipuzkoarrei erakusten diete adin urritasuna dutenen egunerokotasuna ez dela gainontzekoenen oso desberdina. «Aurreiritziek pertsona hauen gaitasunak murrizten dituzte, eta kanpaina honen bidez murriztapen horiek zokoratu nahi ditugu», azaldu du Josean Idoeta Atzegiko lehendakariak.

Aurtengo sentsibilizazio kanpainako protagonistak astelehen honetan Donostian egin den aurkezpenean izan dira. «Ohiko egun batean lanetik atera, etxean jan eta telebista apur bat ikusi ostean Donostiara joaten naiz zinema eta bideo klaseetara», azaldu du Sergiok, 21 urteko irundarrak. Bestalde, Lucíak pianoa jotzen du eta ostegunetan 'pintxopotera' joan zalea dela azaldu du, «ez dut bat bera galtzen».

Guztira 8.000 kartel jarriko dira Gipuzkoako hainbat herritako autobus geltokietan. Horretaz gain, «birala bihurtu nahi dugun bideo bat» ekoitzi du Atzegik, Mitxel Lakunza kanpainaren antolatzaileak adierazi duenez.

Horrekin batera, hainbat galdetegi sortu dira, atzegi.org/horrelakoadanirebizitza webgunean aurki daitezkenak. Galdera sorta horien helburua kolektibo honen inguruan gizarteak duen ezagutza maila neurtzea da, modu ludiko eta dibertigarrian betiere.

Bestalde, Atzegik pertsona gehiagoren esperientziak jaso nahi ditu kanpainatik kanpo, beraien bizitza nolakoa den azal dezaten. Horretarako #horrelakoadanirebizitza eta #asiesmivida Twitter traola erabili dezakete edo 609 70 37 06 Whatsapp zenbakia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios