Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zarauzko Euskal Jaiak 80ko hamarkadan
Zarautzen, janzkerarekin kezkatuta

Zarautzen, janzkerarekin kezkatuta

Festaren bilakaera ez da guztien gustukoa izaten ari ordea, eta bat baino gehiago kezkaturik azaltzen da joera horrekin

o.i.

Sábado, 5 de septiembre 2015, 08:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Festaren bilakaera ez da guztien gustukoa izaten ari ordea, eta bat baino gehiago kezkaturik azaltzen da joera horrekin. Egunotan Xabier Txurruka alkateak plazaratutako gutuna horren seinale. Besteak beste, zera esaten du: ««Azken urteotan kezkaturik eta arduraturik daude hainbat herritar, Euskal Jai Egunean festan parte hartzen duten batzuengan antzemandako jarrera desitxurosoa dela eta. Ez da harritzekoa.

Euskal Jaietako egunetan, baserritar jantziak janzten ditugu herritarrok, Euskal tradizio herrikoiak berreskuratu eta gorde nahian. Jantzi aldetik, oso egoki janzten diren zarauztarrak asko diren arren, desegoki janzten direnak ere badira. Gero eta gehiago. Janzkeran ere, tradizioa txukun mantentzen saiatzeko ahalegina egin beharko genuke guztiok. Zaindu dezagun, beraz, usadiozko janzkera». Eta ez hori bakarrik: «Supermerkatuko karroak kale botiloia egiteko erabiltzea baino plan hoberik eskaintzen digu festak. Geroz eta jende gehiago etorri ohi da kanpoko herrietatik jai egun hau beste edozein parranda bezalakoa balitz bezala ospatzera. Horren aurrean, zarauztar guztioi dagokigu ikusaraztea Euskal Jai egunak baduela bere izaera propioa».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios