Borrar

Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenak baditu irabazleak

20 irabazle gazteek literatura-egonaldia egingo dute Elgoibarko Aubixa baserrian, abuztuaren 31tik irailaren 4ra hainbat idazle, ipuinlari eta sortzailerekin batera

dv

Sábado, 29 de agosto 2015, 13:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenean saridun gertatu diren 20 gazteek aurki jasoko dute euren saria: bost eguneko literatura-egonaldia Elgoibarko Aubixa baserrian. Hasi abuztuaren 31n eta irailaren 4ra arte, euren sormena lantzeko literatura-tailerrak izango dituzte gazteok, baina baita berriro eskolara itzuli aurretik elkarrekin egun gogoangarri batzuk pasatzeko aukera ere.

Baina 20 idazle gazteok Aubixa baserrira abiatu baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak harrera egingo die Elgoibarko Kultur Etxean, bai saridunei eurei eta baita hauen senitartekoei ere.

Elgoibarko kultur etxeko harrera ekitaldia bukatu bezain laster, aurtengo saritu guztiak autobusean sartu eta San Pedro auzoko Aubixa baserrira abiatuko dira. Bertan egongo dira ostiralera arte (abuztuaren 31tik irailaren 4ra), eurentzat beren beregi antolaturiko literatura-egonaldian.

Bost egunez, lagun izango dituzte Aubixako egonaldian Yolanda Arrieta, Maite Franko eta Jon Martin, besteak beste. Idazle, ipuinlari eta sortzaile hauekin gertuko eta zuzeneko harremana izango dute gazteek. Arrietaren eskutik, literatura tailerretan parte hartuko dute; Maite Frankorekin berriz, antzerki-jolasak eta gaubela literarioak izango dituzte; eta Jon Martinekin, azkenik, afalosteko musika emanaldiak. Baina aipaturiko horiez gain, eskulanak egiteko tartea ere hartuko dute, bai eta irteera ludikoak egitekoa ere, Hondarribira eta Hendaiako Abaddia gaztelua bisitatzera.

30. ediziora iritsi da lehiaketa

Urte luzez indarrean izandako Urruzuno literatura lehiaketaren jarraipena da gaur egungo Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimena. 30. ediziora iritsi da aurten lehiaketa. Ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna indartzea da ekimen honen helburua, hitz lauz edo olerkiz, euskarazko sormena belaunaldi gazte berrietan indartuz. Urruzuno saria irabazi izan duten hainbat neska-mutil egungo euskal idazle ezagunenen artean daude.

Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen du, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Adina kontuan harturik, bi kategoria bereizten dira: A kategorian, Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan ari diren gazteak; B kategorian berriz, DBHko 3. eta 4. mailetan ari direnak.

118 lan aurkeztu dira

118 lan aurkeztu dira orotara aurten ekimenera, eta horietatik 20 aukeratu ditu epaimahaiak, 10 lan kategoria bakoitzean (5 prosan eta 5 poesian). Castillo Suarez, Katixa Agirre, Leire Bilbao. Miren Agur Meabe eta Urtzi Urrutikoetxea izan dira epaimahaikide.

2015eko edizio honetan saritu gertatu diren lan guztiekin liburua argitaratu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sagastiberri bilduman, eta laster banatuko da eskola guztietara.

Prosan hauek izan dira sarituak: A kategorian, Peru Amorrortu (Armentia ikastola, Gasteiz), Uxue Millet (Urretxu-Zumarraga ikastola, Urretxu), Ane Iturriarte (Gernika institutua, Gernika), Irati Ricon (Beasain institutua, Beasain), Jon Larrabide (Lauro ikastola, Loiu) eta Araitz Peña (Lauaxeta ikastola, Zornotza); eta B kategorian, Irantzu Zubeldia (Aita Larramendi ikastola, Andoain), Ainhoa Gojenola eta, Karmele Garatea (Lekeitio institutua, Lekeitio), Irati Uribesalgo (J.M. Iparragirre institutua, Urretxu) eta Nagore Cuevas Trujillo (Saturnino de la Peña institutua, Sestao).

Poesian sarituak: A kategorian, Iñigo Perez eta Irati Ricon (Beasain institutua, Beasain), Lurdes Ondaro (Gernika institutua, Gernika), Imanol Duran (Urretxu-Zumarraga ikastola, Urretxu) eta Alain Mendizabal (Koldo Mitxelena institutua, Donostia); eta B kategorian, Olatz Martiartu (Lekeitio institutua, Lekeitio), Oihane Lopez (La Salle-San Jose, Beasain), Maddi Puy eta Oihan Astigarraga (Haurtzaro ikastola, Oiartzun) eta Alaitz Estonba (J.M. Iparragirre institutua, Urretxu) .

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios