Borrar
Juanito Arozena txistulariak suziria bota zuen udaletxeko balkoitik.
Oiartzuarrak, xanisteban festetan murgilduta

Oiartzuarrak, xanisteban festetan murgilduta

Killirikupe elkartea omendu du Udalak xanistebanetako soka dantzan, 25 urte bete ditu eta aurten

GOIZARIN

Lunes, 3 de agosto 2015, 06:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Festetan bete-betean murgilduta dago Oiartzun. Atzo hasi ziren xanisteban festak, arratsaldeko 19:30ean. Aurten ere, soka-dantzak hartu dio aurrea txupinazoari. Hala, Udalbatzako kide guztiek Soka-dan-tzari ekin zioten Killirikupeko emakumeekin batera, Haurtzaro dan-tza taldeko kideen laguntzaz. Une hunkigarria festa hasieran bizitzen dena. 1994an ekin zitzaion ohitura zahar honi, Jon Iñarra alkate zela. Geroztik, urtero errepikatu den ekimena da, herritarrek izugarri esker-tzen dutena. Euren txalo eta animoek hori adierazi zuten.

Gero, lehertu zen festa. Jai batzordeak proposatuta, aurten Juanito Arozena txistulariak bota du suziria udaletxeko balkoitik, plaza bete zuten lagunen gozamenerako. Gora Xanistebanak! Gora Oiartzun! oihuekin lehertu zen festa. Arozenak udalbatza eta Festa Batzordeko kideak zituen inguruan.

Aurretik, nolanahi ere, bazkaldu ondoren abiatu zen auzoz auzo herriko soinu jotzaile, txistulari eta musikari gazteen taldea txu-txu trenean, Xanistebanak hastera zihoazela iragarriz. 34. edizioa izan da aurtengoa.

Eta segidan herriko ttikienen unerik gustukoena; izan ere, herriko erraldoien eta buruhandien kalejirarekin ez du inork huts egiten. Lartaun txistulari taldearen musika soinuekin ederki dantzatu zuen gure bikote handi ezagunenak.

Gaur, egun handia

Oiartzunen gaur Xanisteban eguna ospatzen da, herriko zaindariaren eguna. Festa egun honetako aurkezten diren hainbat ekitaldiren barruan ondorengo hauek nabarmen-tzen dira: 11:00etan, Herri meza nagusia Doneztebe parrokian.

Meza ondorenean, Kontzejupean, 32. Kontzertu Herrikoia izango da, Lartaun txistulari taldearen eskutik. Kontzejupean, euskal doinu eta dantza tradizionaletan oinarritutako emanaldia eskainiko du herriko taldeak. Gero, Pasaka Eskuz Oiar-tzungo IV. Herri Txapelketaren finala jokatuko da, Kontzejupean.

Arratsaldean, berriz, XXIX. Sokatira txapelketa eta XIX. Herri krosa ikusteko parada izango da. Ezin dugu ahaztu 19:30ean Oiartzungo «Bilera» ederra izango dela Kastroko iturrian. Lartaun txistulari taldearen eskutik dantzatzeko aukera egongo da. Eta gaueko 23:45ean, berriz, «Ezten Giro» taldearekin dantzaldia, Doneztebe plazan.

IV. Eskuzko Pasaka Txapelketa

Txost taldeak laugarrenez antolatu du Oiartzungo Pasaka Txapelketa. Iturriotzko frontoian uztailaren 26an jokatu ziren hiru final, giro onean. Lehenengo mailako finala, berriz, gaur eguerdiko 13:00etan jokatuko da, Kontzejupean. Nazabal-Zabala bikote oiartzuarrak Hernaniko Esnal-Martinez bikotea izango du aurrez aurre. Maila honetan aritzen diren federatuek Gipuzkoako Txapelketa dute jokoan.

Bestalde, Madalensoro pilotalekuan pilota partidak jokatuko dira gaur arratsaldeko 20:30ean hasita: V. Eskuzko Pilota Saria, promesa eta jubenil mailakoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios