Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Urrats garrantzitsua egin du Antioko baselizak finalerako bidean.
Finalerdietara igaro da Antigua

Finalerdietara igaro da Antigua

10.886 boto lortuta, momumentu gipuzkoarra Grauseko (Aragoi) Plaza Nagusiarekin lehiatuko da finalerako postu baten bila

dv

Miércoles, 29 de julio 2015, 15:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zumarragako Antigua Repsol Gidak antolatutako 'Txoko Onena 2015' titulua lortzeko lehiaketako finalaurrera pasa da, turismo gidaren webgunean 10.886 boto lortu ondoren. Ekimen honen helburua barne turismoa sustatzea da, eta hurrengo txandan, Almansako (Albacete) gazteluarekin zeukan norgehiagokan nagusitu ondoren, momumentu gipuzkoarra Grauseko (Aragoi) Plaza Nagusiarekin lehiatuko da. Asteazken honetatik bozka daitezke bi finalistak, eta abuztuaren 19an jakingo dira haien izenak.

Repsolek jakinarazi duenez, zibernautek 45.000 boto igorri dituzte titulua lortu dezaketen lau monumentuak hautatzeko: Zumarragako baseliza eta Grauseko Plaza Nagusia, alde batetik, eta Barruekoen Monumentu Naturala (Extremadura) eta Gure Andre Valvaneraren Monastegia (Errioxa), bestetik.

Txanda honetan, kontagailuak zerotik hasiko dira, eta bidaiariek hautatuko dituzte finala jokatuko duten bi monumentuak. Abuztuaren 19an jakingo dira bi finalisten izenak, eta irailaren 10ean aldarrikatuko da txoko irabazlea, Repsol Gidaren erabiltzaileen boto gehienak lortu duena, alegia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios