Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Artxiboko argazkian, erromesak Loiolatik Manresarako bidean.
Ostiralean hasiko da Inaziotar Bidearen lehen Jubileu Urtea

Ostiralean hasiko da Inaziotar Bidearen lehen Jubileu Urtea

Hasierako elizkizuna Manresan egingo da. Loiolan larunbatean egingo dute, abuztuaren 1ean ospatzen delako santutegian San Ignazio eguna, agintarien parte-hartzearekin

DV

Lunes, 27 de julio 2015, 14:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Inaziotar Bidearen lehenengo Jubileu Urtea datorren ostiralean hasiko da, uztailaren 31ean, eta 2016ko San Ignazio egunera arte iraungo du. Jubileu Urtearen hasiera ekitaldia Loiolan egingo da, larunbatean, abuztuaren 1ean, urtero egin ohi den ospakizunarekin batera. Bezperan, San Ignazio egunean hain zuzen, ekitaldiak Manresan (Katalunia) egingo dira, Jesusen Lagundiak jakinarazi duenez.

Inaziotar Bidea Loiolako San Ignaziok 1522an Lur Santura erromes modura joateko asmoz egin zuen ibilbidea gogoratzen duen proposamena da. Ignazio bere familiaren Azpeitiako (Gipuzkoa) dorretxetik Manresaraino joan zen. Jubileu Urte honen xedea Inaziotar Bidea ezagutzera ematea da. Jubileu Atearen irekiera ostiralean ospatuko da Manresan, arratsaldeko 20:00etan Cova de St. Ignasi Santutegian egingo den Jubileu Urtearen hasiera mezarekin.

Aldi berean, urte gutxi barru ospatuko den Ignazioren konbertsioaren eta Manresara eginiko erromesaldiaren bosgarren mendeurrena prestatzeko balioko du. Mendeurren hori beste Jubileu Urte batekin ospatuko da 2021eko uztailaren 31tik 2022ko uztailaren 31ra.

Loiolako ospakizuna, berriz, larunbatean egingo da, ohitura delako San Ignazio jaia abuztuaren 1ean ospatzea Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azpeitiko Udaleko agintarien parte-hartzearekin. Meza hasi baino lehen, 11:00etan, Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak Inaziotar Bidearen hasierako plaka bedeinkatuko du.

Inaziotar Bidearen Jubileua bizitzeko zuzenbide kanonikoak ezarritako baldintzak bete behar dira (meza, aitortza eta Aita Santuaren asmoen aldeko otoitza), Inaziotar Bidearen erromesaldia erromes bati dagokion izpirituarekin egin behar da gogo jardun motaren bat eginez, ibilbideko Santutegiren bat bisitatu behar da eta karitate ekintza bat egin behar da ibilbidea egin aurretik edo egiten den bitartean.

Jesusen Lagundiak adierazi duenez, erakunde eta entitate desberdinen inplikazioak erromesek ibilbidean zehar izango dituzten zerbitzuak hobetzeko balio izan dute. Esfortzu berezia egin da bidearen seinaleztapenean eta akordio instituzional desberdinei esker, 2015-2016 Jubileu Urte honetan, erromesek herri eta hiri askotan, Inaziotar Bidearen eguzki laranjarekin marraztutako 20x20 zentimetroko baldosak izango dituzte bidelagun. Bidea 27 etapatan burutzeko plan bat aurki daiteke beharrezko informazio guztiarekin batera www.inaziotarbidea.org webgunean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios