Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bisiguarekin batera, Orioko parrilleroak izango dira protagonista.
Bisigua protagonista Orion lau egunez

Bisigua protagonista Orion lau egunez

Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa uztailaren 16an hasi eta 19an amaituko da

MACARENA TEJADA

Viernes, 3 de julio 2015, 13:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bisiguaren festaren zortzigarren edizioa dela eta, jaialdi gastronomikoa aurkeztu dute gaur Donostiako Paseo Berrian Jose Angel Zalduak, Orioko alkateak, Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Lourdes Salsamendik, Orioko Udaleko Kultura zinegotziak. Ekitaldiaren protagonistak, ordea, Joxe Miel Zendoia, Luis Mari Uranga eta Mikel Manterola sukaldariek prestatutako bisigu goxo-goxoak izan dira.

Uztailaren 16an hasi eta hurrengo hiru egunetan, Orioko plaza jatetxe dotore bihurtuko da hiru parrilleroen eskutik, zortzi metro luze izango dituen parrilla erraldoiarekin, besteak beste. Joxe Miel Zendoiak Orio estiloaren berri eman du eta, nahiz eta sekretu guztiak ez utzi ageriak, isilpekoren batzuk aitortu ditu: Besugerarik ez dugu erabiltzen, hori da berezitasuna. Bisiguak zabaldu eta parrillara botatzen ditugu. Azken ukitua refritoarekin ematen diogu.

Lau egun horietan sukaldea kalera aterako da eta 500 inguru bisigu zaporetsu prestatuko dituzte hiru lagunek. Halere, nahiz eta protagonista nagusia izan, plater hau ez da festako pertsonaia bakarra izango. Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoaren menua bost platerez osatua egongo da: antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak, bisigua parrillan eta postrea jateko aukera izango dute lau egun horietan Orio bisitatzen duten zorionekoek.

Txartelak dagoeneko salgai daude Orioko Turismo bulegoan. 1.000 txartel jarriko dira salgai, 50 eurotan bakoitza. Erreserba 943 83 55 65 telefono zenbakian egin behar da. Arin ibili, segituan agortzen dira eta...

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios