Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Sukaldeetako hondakinak sukaldera itzuliko dira

Sukaldeetako hondakinak sukaldera itzuliko dira

Iazko hitzarmena berrituta, Gipuzkoan sortzen den konposta Kutxa Ekoguneko baratze ekologikoetan erabiliko da aurten ere

m.i.

Miércoles, 20 de mayo 2015, 07:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kutxa Ekoguneak eta GHK Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako kontsortzioak berritu duten hitzarmenaren ondorioz, materia organikoaren bilketaren eraginez lortzen den konposta ongarri natural bezala erabiliko da Gipuzkoako Baratze Parke Sarea (BPS) osatzen duten 726 baratze ekologikoetan. Horrela, baratze horietako erabiltzaileek barazkiak elikatzeko behar adina konpost izango dute eskura, eta bide batez, hondakin organikoen zikloari itxiera emango zaio, sukaldetako hondakinak berriz ere sukaldetara itzuliz, barazki gozoen itxurapean baina.

Hitzarmen honen helburuak, Mikel Insaustik, Kutxa Ekoguneko zuzendariak, laburbildu ditu: Gipuzkoan sortzen den konpostaren balioa, erabilpena eta merkaturatzea sustatzea, Ekogunearen BPS-ren baratze ekologikoetan konposta ongarri gisa erabiltzea eta lurzoruaren emankortasunaren esparruan jardunbide iraunkorragoak sustatzea, herritarrek produktuaren balio eta kalitatearen inguruan kontzientzia hartzeko.

2014ko hitzarmenaren ondorioz lortutako emaitzak oso positiboak izan direnez -baratzakideen konpost eskaerak hasierako espektatibak gainditu zituen-, horri eustea erabaki dute lankide biek. Aurtengo hitzarmenak, hala ere, berritasunak ditu: egituratzailearen hornikuntza gehitzen du, hori ezinbesteko osagaia delarik erabiltzaileak bere baratzeko hondarrekin konposta lantzeko. Gainera, aurten GHK-k eta Kutxa Ekoguneak doako erakusketa bultzatuko dute Baratze Eskolan. Han hondakin organikoak modu jasangarrian lantzeko erak, modeloak, materialak eta teknikak azalduko dituzte. Erakusketa honekin lotuta lantegiak, ikastaroak eta eskola-bisitak antolatuko dira. Ekoguneak antolatutako ikastaroak GHK-k finantzatuko ditu. Maiatzetik abendura egingo dira eta baratzeetako erabiltzaileek ez ezik, interesa duen orok eman dezakete horietan izena.

Kalitate handienekoa

Baratze Parke Sarean Gipuzkoako 10 udalerrik hartzen dute parte (Hernani, Alegia, Lezo, Errenteria, Usurbil, Tolosa, Zegama, Azpeitia, Anoeta eta Elgetak) eta laster Azkoitia eta Zumaia gehituko dira, estatu mailako baratze sare handiena osatuz, 842 erabiltzaile eta kontsumo propiorako diren lur-sail ekologikoen 44.000 m2 ko hedadura dituena.

Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ren lehendakariak aipatu du hondakin organikoarekin konposta egitea, birziklatzearen eremuan sartzen dela eta gogorarazi du Europako Hondakinen Kudeaketarako Hierarkiaren arabera materia organikoarekin horrela jokatu behar dela. "Konposta eginez zabortegietara bidaltzen den hondakin kopurua %40 murriztea" lortu dela esan du Intxaurrandietak. Honek birziklatze maila %50era heltzeko aukera eman digu, 2016ean lortu behar den %60ko birziklatze mailatik gertuago jartzen gaituena, azaldu du.

Elikagaiak bio-oxidazioaren bitartez deskonposatzeko prozesu naturalaren emaitza da konposta. % 100 organikoa den baliabide aberats honek hainbat erabilpen du lorezaintzan, nekazaritzan eta obra zibilean; eta era askotako onurak, bai ekonomian eta bai ingurumenean, nahiz eta ez den beti erraza produkzioari irteera egokia ematea.

Lehengai hori, inausketako hondakinetatik datorren material egituratzailearekin batera, konpost bihurtzen da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Lapatxen (Azpeitia) duen plantan, eta laster Epeleko (Bergara) konpostatze planta gehituko zaio. Konpost hori Gipuzkoa Konposta izenarekin merkaturatzen da. A+ kalitatekoa da, mailarik handiena hain zuzen ere, gure etxeetan oso ondo bereizten ari garen seinale, azpimarratu du. Kalitate handi honi esker, Gipuzkoako Konposta baratze ekologikoetan ere erabil daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios