Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Kilometroak 2015en aldeko bertso saioa izango da Usurbilen otsailaren 6an, Uxue Alberdi eta Jon Maiarekin

Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute datorren otsailaren 6an Usurbilgo Saizar sagardotegian Kilometroak festaren alde egingo den bertso saioan

europa press

Domingo, 1 de febrero 2015, 14:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute datorren otsailaren 6an Usurbilgo (Gipuzkoa) Saizar sagardotegian Kilometroak festaren alde egingo den bertso saioan. Hitzordua 20:30ean izango da, Udarregi ikastolako arduradunek jakinarazi dutenez.

Jakina denez, urriaren 4an Usurbilen ospatuko da Kilometroak jaia, Udarregi ikastolaren alde. Hala ere, egun hori antolatzeaz gain, urtean zehar hainbat ekitaldi egingo ditu, eta horien artean dago bertso saioa.

Hitzordua Usurbilgo Saizar sagardotegian izango da, otsailaren 6an, 20:30ean, eta bertsoak jartzeko arduradunak Uxue Alberdi eta Jon Maia izango dira. Sarrerak Gattunk dendan eta Txirrista tabernan erosi ahal izango dira, 26 euroren truke (20 eurotan ikasle eta langabeentzat).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios