Borrar
Ordezkaritza. Eneko Etxeberria alkatea Fitur-en Eusko Jaurlaritzako kideekin batera.
Azpeitiar ordezkaritza bat Fitur azokan izan da

Azpeitiar ordezkaritza bat Fitur azokan izan da

Eskualdearen sustapen eta dinamizazio ekonomikoa sustatzeko, bertako eskaintza turistikoa Madrilera eraman da

ELI AIZPURU

Sábado, 31 de enero 2015, 02:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Erdiak, eta Azpeitiak, presentzia eta proiekzio nabarmena ditu, bihar, igandea bitartean, Madrilen ospatzen ari den Fitur azokan. Iraurgi Berritzen Eskualdeko Garapen Agentziako presidente eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak eskualdeko «turismo espiritual, naturakoa, kulturala eta enogastronomikoa» zabaldu nahi izan ditu bertan.

«Izan ere, turismoa ekonomia sustatzeko tresna garrantzitsuenetakoa da gaur egun. Honela, gure herriko eta eskualdeko ateak bisitariei zabalduz, ekonomia dinamizatu nahi da, egun bizi dugun egoera zailari itzulia eman asmoz», helaerazi dute Azpeitiko Udaletik.

Ignaziotar bidea da Euskadiko eskaintza turistikoaren ardatz nagusietako bat. 1522an Loiolako Inaziok Azpeitia eta Manresa bitartean egin zuen bidea turismo «espirituala, naturakoa eta kulturala» batzen dituen XXI. mendeko erromesaldia bihurtu nahi da. Eusko Jaurlaritzaren turismo estrategian leku berezia hartu du bideak, «igarotzen den eskualdeen garapen turismo eta ekononikorako den potentziaz» ohartuta.

Hori dela eta, Ignaziotar Bidea produktu turistiko gisa aurkeztu dute Itziar Epalza Turismo sailburuordeak, Arantza Madariag Basquetorreko zuzendariak eta Eneko Etxeberria eskualdeko garapen agentziako presidenteak.

Duela egun gutxi aurkeztu zen UrolaErdiko Euskadi Gastronomika Klubak ere presentziadu Fitur-en. Izan ere, Euskadi Gastronomika markaren babesean, eskualdeko 10 enpresen eskaintza eta Urola Gustagarri bezalako ekimenak sustatuko dira.

Bestalde, Natur Turismoaren mostradorean, parke natural eta geoparkearekin batera, Euskadiko Bide Berdeak publikazio berria sustatuko da, bertan Azpeitia - Zumarraga Urolako bide berdeak bere lekua izango du.

Azkenik, urtero moduan, Gipuzkoako lurraldeak bere mostradorea izango du, eta gainontzeko eskualdeekin batera Urola Erdiko eskaintza turistikoak bere lekua du, Hala nola museoak (Trenaren Museoa, Ekainberri, Lili), espazio eta baliabide naturalak, alojamendu eta jatetxeak.

Fitur Nazioarteko Turismo Azoka Madrilen burutzen da urtarrilak 28 eta otsailak 1a bitartean. 165 herrialdetako 9.107 enpresa eta erakunderen parte hartzea izango du horretarako prestatu diren 56.000 metro karratuetan, eta 200.000 bisitari hartzea espero da. Horietatik 120.000 sektoreko profesionalak izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios