Borrar
Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Sareginezek baldosa ugariz osatutako mosaikoa osatu du Donostiako Gipuzkoa plazan.
Mosaiko bat bolondresen lana eskertzeko

Mosaiko bat bolondresen lana eskertzeko

Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Sareginezek baldosa ugariz osatutako mosaikoa osatu du Donostiako Gipuzkoa plazan

Joseba Zubialde

Viernes, 5 de diciembre 2014, 17:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Gipuzkoan 60.000 bat lagun dabiltza bolondres lanetan irabazi asmorik gabeko hainbat erakundetan, euren denbora besteei musutruk eskainiz. Hori guztia eskertzeko helburuarekin, Sareginez-ek baldosa ugariz osatutako mosaikoa sortu du Donostiako Gipuzkoa plazan. Baina baldosa bakoitza berezia zen. Bertara hurbildu den jende ugarik mezu bat idatzi du horietan, beraientzat bolondres izatea zer den adieraziz.

'Egiazko aldaketa nahi baduzu ibili zaitez bide desberdinetatik', 'Boluntariotza ezer espero gabe laguntzea da' edo 'Mila esker zuen denbora eskaintzeagatik' bezalako esaldiak idatzi ditu jendeak baldosetan. Tarteka euria egin duen arren, Sareginez-ek antolatutako ekimena arratsaldeko ordubiak arte luzatu da.

Helburua ez da ahalik eta mosaiko handiena egitea, bolondresek egiten duten lana goraipatzea eta ikusgai egitea baizik, adierazi du Miren Gurrutxagak, bolondresa eta Gizaldeko kidea. Bere iritziz, bolondresen lana eskertzekoa eta beharrezkoa da, baina hala ere, pertsona horien lanak profesionalena ez duela ordezkatu behar defendatu du.

Sareginez interes orokor eta sozialeko programak aurrera eramaten dituzten bolondresak dituzten elkartez osatutako sarea da, besteak beste, Rais-Euskadi, Cáritas edo Atzegi bezalako erakundez osatutakoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios