Borrar
Eskudero eta Arakistain dira aurten ere faborito.
Igande honetan jokatuko da Zaldibarren Euskal Herriko Trikitilari gazteen txapelketako finala

Igande honetan jokatuko da Zaldibarren Euskal Herriko Trikitilari gazteen txapelketako finala

Zortzi bikote arituko dira lehian, guztiak gipuzkoarrak

PPLL

Miércoles, 26 de noviembre 2014, 03:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igande honetan jokatuko da Zaldibarren Euskal Herriko Trikitilari gazteen XXIII. txapelketako finala. Bertan arituko dira lehian Azkoitiko eta Aramaioko kanporaketetan puntu gehien lortu zituzten zortzi bikoteak. Guztiak gipuzkoarrak izango dira. Kanporaketan emaitza onena lortu zuen bikotea Lasturko Josune Arakistainek eta Debako Alaitz Eskuderok osaturikoa da. Beraiek dira, beraz, iaz eskuratu zuten txapela berriro ere etxera eramateko faborito nagusiak. 138,50 puntu lortu zituzten bi neskek. Haien atzetik, 132,60 punturekin, Julen Alonso oriotarrak eta Eneritz Aulestia zarauztarra daude; eta hirugarren lekuan Eneko Arbeo azpeitiarra eta Mireia Ibabe bergararra (131,30). Hurrengo bost bikoteak Naiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga (Itziar eta Aizarnazabal, 128,50 puntu), Alaitz Urdalleta eta Aiala Etxabe (Errezil eta Zestoa, 127,70 puntu); Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta (Zumarraga, 123,10 puntu), Eider eta Lierni Tolosa (Hernani, 119,70 puntu) eta Jone Urbieta eta Izaro Lestayo (Getaria, 115,50 puntu) dira.

Bikote guztiak lau pieza jo beharko dituzte finalean: 'Bizkaiko Trikitixa', 'Porrusalda', 'Garasolo fandangoa' (Jose Mari Iriondok egina) eta 'Arin Arina'. Txapelketa honetan parte hartzeko, bikoteko soinulariak 1995 eta 2001 artean jaioa behar du izan eta pandero-joleak, berriz, goitik 1995ean du muga baina behetik ez du mugarik.

Esan bezala, Arakistainek eta Eskuderok lortu zuten iaz ere Euskal Herriko txapelketa sari nagusia. Baina txapela ez zen sari bakarra izan, beraientzat izan baitzen ere aipamen berezia, "Bizkaiko Trikitixa"rekin puntuazio altuena lortzeagatik, eta banakako sariak ere jaso zituzten. Hau da, Eskuderok pandero jole onenarena eta Arakistainek trikitilari onenarena.

Finala Olazar frontoian jokatuko da 17:30etik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios