150.000 euro eskola eremuan euskara gehiago erabil dadin

Neskatoak ikastetxe bateko patioan. / AFP

Egoera ez formaletan euskararen ahozko erabilera bultza dezaketen jarduerak lagunduko dira: antzerkigintza, bertso lanketa, kantagintza, irratigintza...

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Eskola eremuan euskararen erabilera bultzatzeko 150.000 euro erabiliko ditu Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2017-2018 ikasturtean eskolaren eremuan euskararen erabilera bultzatzeko diru laguntzak deitzen dituen agindua onartu du astearte honetan, Hezkuntza sailburuaren proposamenez. Deialdiak 150.000 euroko diru kopurua dauka, Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi dutenez.

Deialdia Euskadiko unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeei zuzenduta dago, 2017-2018 ikasturtean zehar, ikasgela barruan zein kanpoan, ikasleen artean euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza gaitasuna nahiz bat bateko jariakortasuna indartuko duten jarduerak antola ditzaten.

Programaren baitan diruz lagundu ahal izango dira ikastetxeetan egoera ez formaletan euskararen ahozko erabilera bultzatzea xede duten jarduerak, hala nola eskola antzerkigintza, bertso lanketa, kantagintza, irratigintza, kontalaritza edo ikasleen ahozko adierazmena hobetzeko asmoz eskolara gonbidatuak ekartzea, bai eta euskal giroko egonaldiak, edo ikastetxeen arteko trukeak ere, beste hainbat jardueraren artean.

Amaitu berri den 2016-2017 ikasturtean, Euskadin Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo DBH eskaintzen duten itunpeko 164 ikastetxek jaso dituzte diru laguntzak deialdi honen bidez.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos