Industrialdeetan kokatutako eguzki-xaflek 4,28 milioi KWh ekoitzi dituzte

Industrialdeetan kokatutako eguzki-xaflek 4,28 milioi KWh ekoitzi dituzte

Sarera egindako ekarpena 733 biztanleren batez besteko urteko argindar kontsumoaren parekoa da

Sprilur Taldearen industrialdeetan kokatutako 2.707 eguzki-xaflek energia fotovoltaikoko 4,28 milioi KWh ekoitzi dituzte azken 8 urteetan argindarraren sare orokorrerako.

Sprilur Taldeak EEE-rekin hitzartu zuen 2008an EEEk eguzki-xaflak instalatuko zituela Sprilur-en industrialdeetan, energia fotovoltaikoaren sorkuntzan inbertitzeko.

Sprilur Taldearen 11 eguzki-instalazioetan (1 Araban, 3 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan) 2.649.693 euroko inbertsioa egin da eta 597,4 KWko potentzia nominala instalatu da.

Lurralde historikoka, honela daude banatuta instakazio horiek: 7 (Arrasate, Errenteria, Azkoitia eta Tolosa), 3 Bizkaian (Artea, Aranzazu eta Mallabia) eta 1 Araban (Amurrio).

2016ra arte 4,28 milioi KW ekoitzi dira sare elektriko orokorrerako, eta inbertsio horrek 1,93 milioi euroko diru-sarrerak ekarri ditu.

Energia berriztagarri horrek sarera egindako ekarpena da 733 biztanleren batez besteko urteko argindar kontsumoaren parekoa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos