Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Elikagaien txikizkako salmentak %2,9 handitu da. Fotolia /AdobeStock
Igoera txikiei eutsiz hasi du urtea txikizkako merkataritzak

Igoera txikiei eutsiz hasi du urtea txikizkako merkataritzak

Lehen hiruhilekoan %0,8 handitu dira salmentak, nahiz eta alde handiak egon sektore eta lurraldeka. Gipuzkoan eman da hazkunde txikiena, batez bestekoaren azpikoa

Lunes, 7 de mayo 2018, 13:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hainbat urtez, 201oetik 2015era, ez zuten berri onik jasotzen salmenetei buruz txikizkako merkataritzara emandako saltokien jabeek, hiruhilekoz hiruhileko behera egiten baitzuten salmentek. Errekuperazioaren bidea 2015 urtean hartu zuten, poliki-poliki, igoera handirik gabe baina behera egin gabe, eta horrelaxe hasi dute 2018.a Eustatek astelehen honetan zabaldu dituen datuen arabera.

EAEn 25.000tik gora establezimendu (ia 9.000 Gipuzkoan) eta merkataritza establezimendu guztien %60 diren denda txiki eta ertainon salmentak, hain zuzen, %0,8 hazi dira lehen hiruhilekoan, prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean. Gasolina zerbitzuguneak aintzat hartu gabe, salmentak %0,6 gehitu dira.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatzen bada, datua apalagpa da, indizeak %0,1eko igoera erreala izan baitu urteko lehen hiruhilekoan, urtaroaren araberako eraginak ezabatu ondoren.

Sektoreen artean alde handiak daude. Elikagaigintzak %2,9 gehitu ditu salmentak 2018ko lehen hiruhilekoan, gainerako produktuen txikizkako merkataritzak %1,3 murriztu ditu, eta automobilgintzarako erregaien salmentek %2,5 egin dute gora.

Elikagaigintzaren txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuaren salmentak %4,2 gutxitu dira, eta elikagaiak nagusi diren ez espezializatuenak %5,6 gehitu. Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza positiboak izan dira etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritzan (%1,8 gehitu) eta pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritzan (%0,1).

Aitzitik, merkataritza ez espezializatuaren salmentak, gainerako produktudunak bereziki, %5,6 gutxitu dira, eta beste kontsumo ondasun batzuetan espezializatuenak %3,5.

Bestalde, lurraldeka, igoerak izan dira hiruretan urte artean egindako salmentetan: Araban %2,3, Bizkaian %0,8 eta Gipuzkoan %0,2. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Araban egindako salmentak %1,1 gehitu ziren, eta Gipuzkoan egindakoak %0,1; Bizkaikoak %0,2 gutxitu ziren.

Azkenik, 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean, EAEko txikizkako merkataritzaren okupatuen kopurua %0,2 jaitsi da aurtengo lehen hiruhilekoan, eta %0,2 igo aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios