Euskadiko Lanbide Heziketako XII. Ekintzailetza Sariak banatu dira

Urratsbat programaren barruan LHko ikasleek sortutako 87 enpresetatik zazpik irabazi dute saria./
Urratsbat programaren barruan LHko ikasleek sortutako 87 enpresetatik zazpik irabazi dute saria.

'Irudikatu… eta ekin' lemapean, Euskadiko LHko 27 ekintzailetza-proiektuk jaso dute saria edizio honetan

Euskadiko Lanbide Heziketako XII. Ekintzailetza Sariak ostegun honetan eman dira. Sarien hamabigarren edizioa «Irudikatu… eta ekin» lemapean garatu da, eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako zuzendari Nicolás Sagarzazuk eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikar Lamadridek eman dituzte sariak. Horiekin batera sariak banatzen aritu dira Gaspar Guembe, CaixaBank-en Gipuzkoako Erakunde zuzendaria, eta Eduardo Garcia, Repsol Fundazioaren Ekintzailetza arloko zuzendaria, erakunde laguntzaileen ordezkari gisa.

Ikasle, irakasle eta enpresari berrien artean, ehundik gora pertsona elkartu dira Iurreta LHII ikastetxean egin den ekitaldian. Sarion helburua da urtero proiektu onenak nabarmentzea eta aintzatestea, Tknikak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan bultzatu eta koordinatzen dituen ekintzailetza-programetako bakoitzaren barruan; zehazki, Urratsbat, Ikasenpresa eta Irekin programak. Guztira 27 ekintzailetza-proiektu izan dira sarituak, hiru programa desberdinetan.

Sari-banaketan Rikardo Lamadridek nabarmendu duenez, «ekimen hau, eta gaur aitortza jaso duten programetan parte hartzen duten ikasleek eta irakasleek garatzen duten lana, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren lerro estrategikoetako bat dira: ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatzea. Kultura bat eta jarrera bat da, ikasle guztiek barneratu behar dutena. Gainera, Sailburuordetzatik gazteak animatzen ditugu heziketa-ziklo teknologikoak ere hautatzera, hala ekintzailetza-jarrera hori 4.0 errealitatera eta ingurune teknologikoetara bideratzeko».

Sari-banaketaren ekitaldi honen helburua da, Tknikako zuzendari Iñaki Mujikaren hitzetan, «batetik, lanbide-heziketako ikastetxeek ekintzailetza sustatzeko eta bultzatzeko egiten duten aparteko ahaleginaren garrantzia nabarmentzea, bai ikasleen eta bai irakasleen aldetik, eta bestetik, lanbide-heziketako ikasle ohien gaitasun ekintzailea aitortzea, aurten ere, harritu egin gaituena oso ekimen enpresarial interesgarri eta berriekin».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos