Emakume enpresari, profesional eta zuzendarien lana nabarmentzeko saria

Aurtengo saria I68 taldeko zuzendari orokor Isabel Bustok irabazi du./USOZ
Aurtengo saria I68 taldeko zuzendari orokor Isabel Bustok irabazi du. / USOZ

Aspegi Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak bere sarien hirugarren edizioa deitu du

Aspegik, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak, bere sarien III. deialdia iragarri du, emakume enpresari, profesionak eta zuzendarien lana saritu eta ikusgai egin nahirik eta "karrera eta jandunbide profesionala publikoki eskertuz eta balioetsiz".

Aspegik ohar baten bidez azaldu duenez, "aurreko edizioen onarpena ikusirik, Aspegi Elkarteak nahitaezkoa ikusten du urtero emakumeek berariazko saria edukitzea, eta enpresetan egunero lanean dabiltzan emakume hauen lana eta ekarpenak goraipatzea, gaur egun duen garrantzia berretsiz".

Sariaren helburuak dira, besteak beste, erakustea "posible dela, aukera berdintasunetik, errentagarriak, konkurrentzialak eta berritzaileak diren ekonomiko eta profesional-jarduerak garatze" eta "emakume enpresari, profesional eta zuzendarien jardunbide egokien adibideak aurkeztea".

Saria irabazteko kontuan hartuko diren balioespen-irispideen artean, aukera-berdintasuna eta kontziliazio pertsonala eta profesionala sustatzen dituzten jokaerak eta lurraldearentzat aberastasun soziala eta ekarpen ekonomikoan egongo dira. Bai eta, berrikuntza eta jasangarritasunagatik eta ezagueren eguneratzearen aldeko apustu eta egoitzapenaren ahalmenari ere.

Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 30a arte dago zabalik.. Sariak 2018ko martxoaren 1ean emango dira, arratsaldeko 19:00tan, Donostiako Aquariumean ospatuko den jendaurreko ekitaldi batean. Sariaren oinarriak hemen daude eskuragarri.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos