Borrar
Artxiboko argazkian, kamioiak N-1 errepidean. Garraioa, biltegiratzea eta manufaktura industria diria krisialdian bilakera okerrena izan duten sektoreak. UNANUE
Ugaldu egin dira kontratu mugagabeak, baina egonkortasuna galdu dute

Ugaldu egin dira kontratu mugagabeak, baina egonkortasuna galdu dute

Krisia hasi zenetik %50,8 gehitu dira EAEko enpresek egindako kontratu mugagabeak, baina horien "irmotasunik eza euskal lan merkatuaren oztopo nagusietakoa" bilakatu da, Beatriz Artolazaban sailburuaren arabera

Lunes, 19 de febrero 2018, 13:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2009 urtean kokatzen da krisialdiaren faserik latzenaren hasiera. Orduko datuak oinarri hartuta, eta Lanbide euskal enplegu zerbitzuaren erregistroen arabera, EAEko enpresek egindako kontratu mugagabeak %50,5 igo dira 2009tik 2017ra. Eusko Jaurkaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak zabaldutako ohar batek dioenez, "kontratazioa bere osotasunean, aldiz, %45,9 igo da aldi berean"

Lau urte negatiboan bukatu ondoren, kontratu mugagabeen modalitateak euskal lan merkatuan izan duen gorakada 2014an ikusi zen lehenengoz; urte horretan 759.149 kontratu egin ziren eta 52.443 mugagabeak izan ziren, 2013an baino %17,60 gehiago. Harrezkero, ondorengo urteetako balantzeak beti izan dira positiboak, eta kontratu mugagabeek %14,48ko eta %9,15eko gorakadak izan zituzten 2015ean eta 2016an, hurrenez hurren.

Halaber, 2017an, atzeraldi ekonomikoaren hasieratik lehen aldiz gainditu zen 70.000 kontratu finkoen maila, eta 73.328 sinatu ziren. Guztira, 958.100 kontratazio egin ziren 2017an, eta kontratu mugagabeen urte arteko gorakada %11,90ekoa izan zen. Zortzi urte lehenago, 2009an, enpresek 656.317 kontratu sinatu zituzten, eta horietatik 48.634 mugagabeak izan ziren, azken ekitaldian baino 24.694 gutxiago.

"2017an zabal gainditu dira 2009tik erregistratutako kontratazio mailak eta mugagabeen mailak, kontuan hartuta orduan sartu zela Euskadi krisiaren faserik latzenean", esan du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Bere iritziz, azken urteko kontratazio mugagabeen erritmoak "hiru edo lau urte gehiagoz mantenduz gero, orain lan merkatuan aldi baterako kontratuarekin dauden 200.000 pertsonen kontratu erlazioa finkatu ahalko litzateke, baina hori ez da ari gertatzen".

Alde gero eta txikiagoak

Horrela, Lanbideren datuek erakutsi dute kontratu mugagabeen egonkortasun baxua edo irmotasunik eza "euskal lan merkatuaren oztopo nagusietakoa" bilakatu dela. Artolazabalen hitzetan, "izan diren lan erreformek laburtu egin dituzte kontratazio mugagabearen eta aldi baterakoaren arteko distantziak".

Kasu gehienetan, iaz kontratazioetan ikusitako dinamismoak ez zuen ekarri enpleguaren sorrera garbirik. Horrela, 298.281 pertsona baino ez ziren izan sinatutako 958.100 kontratuen onuradun.

Hala ere, krisialdiaren hasierarekin alderatuta, kontratatutako pertsonen kopurua %20,6 hazi da. Eremu horretan, lan merkatuaren bilakaerak agerian utzi du lanpostuko txandakatze kopuru handiak jarraitzen duela; indize hori pixkanaka igotzen doa 2009tik (pertsonako 2,66 kontratuko tasa, egungo 3,21era iritsi arte). Egoera hori nabarmenagoa da espezializazio maila gutxien duten gizonezko okupatuen artean.

Testuinguru horretan, administrazio jarduerak eta informazioa eta komunikazioak dira krisialdian bilakaera onena izan dutenak. Aurkako egoeran daude garraioa, biltegiratzea eta manufaktura industria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios