Berrikuntzari buruzko azterketa sakona EAEko enpresetan

Leire Bilbao zuzendariak sinatu du hitzarmena Innobasqueren izenean./
Leire Bilbao zuzendariak sinatu du hitzarmena Innobasqueren izenean.

Aenor eta Innobasque arduratuko dira egitekoaz, "enpresek aurre hartu eta beren profil berritzailearen ezagutza hobetu dezaten"

Aenor erakundeko Euskadiko zuzendari Luz Emparanzak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari Leire Bilbaok bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena izenpetu dute, bien artean egiteko "berrikuntzari buruzko diagnostiko aurreratu bat", EAEko enpresek " aurre hartu eta beren profil berritzailearen ezagutza" hobetu dezaten.

Innobasquek eta Aenorrek elkarrekin lan egingo dute Euskadin proiektu pilotu bat garatzeko. Proiektu horretan, Aenorreko auditore eta teknikariek informazioa jasoko dute Euskadiko enpresetan berrikuntzak duen egoeraz, ondoren Innobasquek egoera horren azterketa egin dezan, bi erakundeetako arduradunek azaldu dutenez.

Horrela, Aenor arduratuko da jarduera berritzailearen informazioa jasotzeaz, galdera sorta labur baten bidez, ISO 9001 Arauaren arabera Euskadin Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria duten mila enpresa baino gehiagorekin urteroko auditoretza-elkarrizketa egin ondoren. Erakunde horien parte hartzea borondatezkoa izango da.

"Egoera partzialaren termometroa"

Enpresa hauen laginak aukera emango du informazio aurreratua izateko jarduera berritzailearen funtsezko gai batzuen inguruan, besteak beste, enpresa berritzaileen kopuruaren bilakaera, bere inbertsioaren garrantzia edo berrikuntza mota.

Datu horietatik abiatuta, Innobasquek berrikuntzak euskal enpresetan duen egoerari buruzko azterketa aurreratua egingo du. Aurrerapen hori berrikuntzari buruzko estatistika-informazio ofizialak argitaratuz egingo da.

Hitzarmenak aukera emango du "egoera partzialaren termometroa" izateko urtebeteren buruan. Horrela, beren egoerari buruzko diagnostikoa eskainiko zaie enpresei, eta horrek aukera emango die erabakiak lasterrago eta zuzenago hartzeko berrikuntza arloan. Halaber, eta berrikuntzaren euskal sistemari begira, laginak eskainitako iruditik enpresetako berrikuntzaren egoeraren aurreikuspena atera ahal izatea.

Proiektuaren izaera berritzaileagatik, lehen fase esperimentala garatuko da 2017an. Bukatzean, batera aztertuko dira esperientzia eta emaitzak, eta beharrezko hobekuntzak edota aldaketak hurrengo urteetan sartuko dira.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos