Diario Vasco

'Baserritarron laguna' hautatzeko prozesua zabalik

Iñaki Goenagaren eskutik jaso zuen iaz aurreneko saria Jaime Zubiak
Iñaki Goenagaren eskutik jaso zuen iaz aurreneko saria Jaime Zubiak / PEDRO MARTÍNEZ
  • Bigarren urtez deitu du saria ENBA nekazarien sindukatuak, sektorea eta gipuzkoarrak parte hartzera gonbidatuz

ENBA nekazarien sindikatuak 'Baserritarron laguna' sariaren bigarren edizioa jarri du abian eta saridunaren izena hautatzeko prozesu parte-hartzailea zabaldu du sektoreko eragile eta jendearen artean.

Orain bi urte erabaki zuen elkartean saria sortzea, eta lehen edizioan, 2014an, sektorean oso ezaguna Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen. Sariaren helburua da nekazarien eta nekazaritzaren alde lan egiten duenari «gure eskerrona azaltzea, bere ekimemenaren bitartez egungo gizartean baserritarrak betetzen duen funtzioa sustatu, aldarrikatu, babestu eta zabaltzen duelako eta bide batez, baserri mundua eta hiritar mundua gerturatzen laguntzen duelako».

Bigarren edizioari dagokion sarian 2016 urtean emango da, ENBA elkarteak bere 25. urteurrena ospatuko duen urte berean. Horrenbestez, elkartetik sarirako proposamenak bidaltzeko gonbitea egin diote sektoreari eta Gipuzkoako gizarte osoari, «baserritarron lana sustatu, aldarrikatu edota zabaltzen lanegindako pertsona, elkarte, entitate, enpresa, komunikabide...» edota besteren lana eskertzeko. Proposamenak egiteko epea urriaren 15ean amaituko da; gipuzkoa@enba.eus helbide elektronikora bidali behar dira.

Temas