Atzerritarrei emandako lan-baimenak %19,4 murriztu ziren iaz Euskadin

Gizarte Segurantzara afiliatutako langile atzerritarren kopurua, berriz, hazi egin da./EFE
Gizarte Segurantzara afiliatutako langile atzerritarren kopurua, berriz, hazi egin da. / EFE

Beste herrialde batzuetako 6.991 pertsonak lortu zuten 2016an EAEn lan egitea ahalbidetu zien dokumentua

Lan Harremanen Kontseiluak zabaldutako datuen arabera, iaz %19,4 murriztu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan atzerritarrei eman zitzaizkien lan-baimenak. Guztira 6.991 kanpotarrek lortu zuten iaz lan egiteko ezinbestekoa duten dokumentua. Estatuan nahiz EAEn, atzerritarrei lan egiteko ematen zaizkien baimenen kopuruak behera egin du etengabe azken hiru urteetan. Salbuespen bakarra Araba izan zen, 2015 urtean. EAEri dagokionez, 2012an 12.572 lan-baimen eman ziren; 2013an 10.387; 2014an 9.552; 2015ean 8.670 eta iaz, esan bezala, ez ziren 7.000ra iritsi.

Datu zehatzei dagokienez, Gipuzkoan 2016an 2.291 baimen eman ziren iaz, eta 2.437 2015ean, murrizketa %6koa izan zelarik. 2015ean kopuru altuetatik abiatzen zenez, erorketa handia izan zen iaz Araban, %58,6koa (587 baimen 1.419ren aldean). Bizkaiari dagokionez, 4.113 baimen eman ziren 2016an, eta 4.814 aurreko urtean (-%14,6). Espainiar estatuan, bestalde, jaitsiera Euskadikoa baino txikiagoa izan zen, %10,5ekoa)

Aitzitik, Gizarte Segurantzara afiliatutako langile atzerritarren kopuruak gora egin zuen 2016an bigarren urtez segidan EAEko lurralde guztietan: %6,3 Gipuzkoan, %4,2 Bizkaian eta %4,1 Araban. Batez besteko igoera %4,9koa izan zen, eta horrek esan nahi du 51.423 afiliatu atzerritar zituela iaz EAEn Gizarte Segurantzak, aurreko urteko 49.000 afiliatuen aldean. Estatu mailan portaera berdintsua izan da 2015etik 2016ra, hazkundea %5ekoa izan baita.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos