Alexander Arriola SPRIko zuzendari nagusia 'Enpresarean' foroan

Artxiboko argazkian, Enpresarean-ek Arrasaten antulatu zituen jardunaldi batzuk./DV
Artxiboko argazkian, Enpresarean-ek Arrasaten antulatu zituen jardunaldi batzuk. / DV

Industria 4.0 gaiari buruz arituko da azaroaren 21ean, Bai Euskarari Elkarteak antolatutako ekitaldian

Gizartean eta enpresa munduan horrenbeste entzuten ari garen Industria 4.0 gaiari buruz arituko da Alexander Arriola, SPRIko zuzendari nagusia, azaroaren 21ean, Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Foroan.

Hitzaldia Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan izango da, 9:00etatik 11:00etara; parte-hartzaileak eztabaida eta iritziak partekatzeko gosari batean elkartzeko aukera izango dute.

Sei bat urte pasa dira Industria 4.0 kontzeptua munduan estreinakoz erabili zenetik eta Alemanian izan zen. Ordutik hona, mundu osora zabaldu den kontzeptu honek hainbat deskribapen berenganatu ditu: laugarren industria-iraultza, fabrikazio aurreratua, industria adimenduna edota ziber-industria, besteak beste. EAEk bere estrategia propioa garatu du industria-iraultza berri honi heldu eta aurrera egiteko: Basque Industry 4.0.

Zer da industria 4.0? Eta Big data? Industria adimenduna? Edota Zibersegurtasuna? Nolako eragina izan dute gure eguneroko jardunean? Nola moldatu gara paradigma berri honetara? Zein da (bertako) hizkuntzen lekua 4.0 Industrian? Enpresa-garapenerako euskal agentziaren ikuspuntutik galdera hauei erantzuna ematen saiatuko da SPRIko zuzendari nagusia.

Azaroaren 21eko elitaldian Alex Arriolak azalduko ditu industriako kontzeptu berritzailearen nondik-norakoak eta aurrera begira kontutan hartzeko giltzarriak. Plazak mugatuak dira, eta interesatuek hemen eman dezakete izena.

Bai Euskarari Elkartearen Enpresarean proiektuaren zati bat da Foroa. Enpresen eta profesionalen arteko hausnarketa eta elkarrekintzarako gune bat da. Enpresarean FOROaren formula da aditu bat(zu)en eskutik (gosari-)hitzaldi bat eskaintzea, ideiak eta hausnarketak partekatzen lagunduko duena, eta ondoren elkarlana bideratzeko topagunea. Enpresarean FOROen bidez, enpresen eta profesionalen arteko harremanen maiztasuna handitu eta eremu geografikoa zabaldu nahi dugu, Euskal Herri osoan egoteko eta, topaketa izateaz gain, enpresa ikuspuntutik zerbait ikasteko aukera ere eskaini nahi dugu.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos