Diario Vasco

2.777 onuradun izan zituzten iaz Europako Gizarte Funtsaren laguntzek

Arlo desberdinetako jarduerak sustatzen dituzte funtsek.
Arlo desberdinetako jarduerak sustatzen dituzte funtsek. / A. COBO
  • Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan zeuden 100 emakumek eta 186 gizonek enplegu bat aurkitu zuten Euskadin laguntza horiei esker

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, guztira 2.777 pertsonak parte hartu zuten iaz Euskadin Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatutako prestakuntzako, enpleguko eta laneratzeko ibilbideetako ekintzetan.

Jarduera horietan parte hartu zuten pertsona gehienek «arazoak zituzten laneratzeko, desgaitasunagatik edo ahulezia bereziagatik». Laguntzak gauzatzeko 4,8 milioi euro bideratu dira, eta horietatik Europako Gizarte Funtsak % 50 finantzatzen du, eta euskal administrazioek gainerakoa.

EGIF delakoa europar egitura- eta kohesio-funts zaharrena da. Aurten ospatzen du hain zuzen 60. urteurrena. Ostiral honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako EGIF Programa Operatiboaren jarraipen-batzordeko kideen urteko bilera egin da Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Gobernu espainiarreko Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren baterako presidentziapean.

Bilera horretan eman da 2016ko jardueren berri, eta helburuen betetze-maila ere ebaluatu da. Enplegu-arloko lorpenen artean, nabarmendu da guztira 417 enplegu gauzatu direla beste horrenbeste pertsonarentzat (175 emakume eta 242 gizon). Zehazki, gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan zeuden 100 emakumek eta 186 gizonek enplegu bat aurkitu dute laguntzei eta arreta mota horretan espezializatutako erakundeek egiten duten lanari esker.

Bazterketaren esparrutik kanpo, beste 122 pertsona langabek (72 emakumek eta 50 gizonek) enplegu bat lortu dute, hots, % 57,4ko laneratze-tasa artatutako pertsonei dagokienez. Azkenik, inplementatutako gizarte-berrikuntzako ekintzen bidez, beste 9 pertsonak enplegu bat lortu dute diruz lagundutako jarduketetan parte hartu ondoren.

Era berean, jarduketak garatu dira gizarte-ekonomiako enpresetan 138 pertsonaren (36 emakume eta 102 gizonen) enplegua mantentzeko. Pertsona horiek ere arazoak zituzten laneratzeko.

2014-2020 Programa Operatiboa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak prestatu du EAEko azken urteotako egoera sozioekonomikoaren eta laboralaren analisian oinarrituta. Dokumentuak jarduketa-ildo batzuk jasotzen ditu, Europako Gizarte Funtsaren jarduketa-eremuan eskumenekoak diren helburu eta inbertsio-lehentasunen barruan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate