Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

SPRIk 2,2 milioi bideratuko ditu 'teknologia transferentziako' proiektuetara

Laguntzen xedea da enpresek teknologi-zentroak erabil ditzaten, 4.0 industriako proiektuetan

dv

Miércoles, 10 de mayo 2017, 17:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak 2,2 milioi euro esleituko dizkio Basque Industry 4.0 programari SPRI Taldearen bitartez. Ekimenak babesa emango die "teknologia hornitzaileen" teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzera bideratutako industria ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei.

Deialdi berria, FEDER funtsekin batera finantzatua, maiatzaren 11tik ekainaren 28ra zabalik egongo da. ETEei zuzendurik dago eta gutxienez 75.000 euroko inbertsioa eskatzen du. Proposamen bakoitzak aholkularitza teknikoa jasoko du eta diru laguntza ez da itzulgarria izango. Argitasunak info@spri.eus helbide elektronikoan eta 902 702 142 telefonoan jaso daitezke.

Jaurlaritzak beste laguntza batzuk ere bideratzen ditu Basque Industry 4.0 estrategiara. Duela gutxi argitaratu da 2,6 milioi euroko aurrekontua duen Industria Digitala programa, 4.0 teknologiak txertatzen laguntzeko industria arloko enpresetan. Halaber, I+G arlorako laguntzak daude, 150 milioi euro inguruko aurrekontua dutenak, eta lehentasuna ematen dietenak espezializazio adimenduneko proiektuei eta, hortaz, Basque Industry 4.0 proiektuei.

Proiektuek Basque Industry 4.0 programaren diru laguntzak jaso ditzaten, fabrikazio aurreratuari aplikatuta eta honelako teknologiekin lotuta egon behar dira: zibersegurtasun, cloud computing, sentsorika, robotika kolaboratibo, fabrikazio gehigarri, errealitate handitu, ikuspegi artifizial eta big data.

Programak laguntza emango die euskal industriei euskal I+G arloko zentroetan dagoeneko existitzen diren ikerketa eta garapenak aprobetxa ditzaten eta berrikuntza bezala aplika ditzaten euren fabrikazioan eta merkaturatzean. "SPRIk bultzatutako programak lotura bat sortuko du, bere bitartez enpresek 4.0 ezagutza teknologikoa aprobetxa dezaten eta produktu bihur dezaten", adierazi dute bere arduradunek.

Industria adimenduna sendotzeko Jaurlaritzak abian jarritako estrategiari emandako erantzun bezala sortu zen Basque Industry 4.0 programa. Hala, 2016an 11 proiektu babestu zituen euskal ETEetan, horietatik gehienak big fata eta sentsorikako teknologiak aplikatzen dituztenak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios