Diario Vasco

Euskadi, Europako 30 eskualde biltzen dituen Vanguard Initiative elkarte berriko kide

  • Lehentasunezko eremuetan baterako inbertsioak egiteko elkarteak garatzea eta kide diren eskualde eta erakundeen artean elkarrizketa estrategikoa sustatzea da helburua

Vanguard Initiative elkarte berriaren estatutuen arabera, konpromiso batekin jaioko da, garapen ekonomikoan laguntzea eta kide diren eskualdeetan enplegua sustatzea "Europako eskualdeen arteko lankidetzari eta baterako inbertsioei esker".

Estatutuek, gainera, zenbait helburu nagusi ezarri dituzte, besteak beste, elkarteak garatzea, kide diren eskualde eta Europako erakundeen artean elkarrizketa estrategiko bat sustatzeko eta horretan laguntzeko; Europan eskualdeen arteko lankidetzarako modu berrien sustatzaile izatea, klusterren, enpresen eta ikerketa zentroen artean, berrikuntza, hazkundea eta enplegua sustatzeko lankidetza proiektuak sortzeko eta abian jartzeko teknologia berrien, digitalizazioaren eta garapen ekonomikoaren alorrean; eta berrikuntzako ibilbideak sortzea sustatuko duten eskualdeen arteko sareak eratzea bultzatutzea, Europan lehentasunezko eremuetan baterako inbertsioak egiteko asmoz.

Halaber, elkartearen helburu dira eskualdeen arteko mailan berrikuntza irekia indartzea, inbertsio partekaturako proiektuak finantzatzeko bidea erraztea eta etekina ateratzea finantza tresnen sinergia hoberenetatik. Inbertsio publiko-pribatuek eskaintzen dituzten konponbideak aztertzea balio kate berrien demostrazio eta esperimentazio ekintzetan laguntzeko eta Europan Espezializazio Adimentsuaren Estrategia garatzen laguntzea.

Elkarteak eskualdeen arteko lankidetza indartzeko interesa duten Europako 30 eskualde biltzen ditu, industrian hazkunde berria bultzatzeko asmoz. Marta Marin Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) ordezkaria elkartean.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, Euskadik urte batzuetatik hona parte hartzen du Vanguard industrian liderrak diren Europako eskualdeak biltzen dituen sarean, "lankidetza epe baten ondoren argi geratu denez, orain Vanguard Initiative irabazi asmorik gabeko elkartea sortu behar da, elkarte horrek sareari nortasun juridikoa eman diezaion eta Europar Batzordetik edo beste erakunde batzuetatik finantzazioa jasotzeko aukera izan dezan, baita ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko ere, helburuak erdieste aldera".

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate