Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Enpresa berritzaile gehien, Donostian

Gastu kopuru nagusiak hiriburuak dauden eskualdeetan bildu ziren, nahiz eta Gipuzkoaren kasuan banatuta dagoen

El Diario Vasco

Viernes, 17 de marzo 2017, 11:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hamar langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak %37,2 ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2015. urtean. Hiriburuei dagokienez, Donostia zegoen aurrena, enpresen %38,7rekin. Gastu kopuru nagusiak hiriburuak dauden eskualdeetan bildu ziren, nahiz eta Gipuzkoaren kasuan banatuta dagoen. Donostialdean izan zen baxuena, Bilbo Handian ondoren, eta Arabako Lautadan altuena.

Eskualdeka, Kantauri Arabarrak, Durangaldeak eta Debagoienak zituzten enpresa berritzaile gehien, eta Arabako gainerakoa, Tolosaldea, Goierri, Arratia-Nerbioi, Plentzia-Murgia eta Debabarrena batez bestekoaren gainetik zeuden. Aitzitik, enpresa berritzaileen ehunekorik txikienak, Arabako Errioxan, Markina-Ondarroan eta Bidasoa Beherean zeuden. Hiriburuei dagokienez, Donostia zegoen aurrena, eta Gasteiz eta Bilbo ondoren, Eustaten datuen arabera.

Araban, 384,7 milioi euroetatik 332,5 Lautadan gastatu ziren; Bizkaian 1.033,8 milioitik ñ16,6 Bilbo Handian, eta Gipuzkoan 661,6 milioitik 304,2 Donostialdean. 100 miliotik gora Durangaldean eta Debagoienan gastatu zen. Hiriburuei dagokienez, Gasteizen gastatu zen gehien eta Donostian gutxien.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios