Diario Vasco

Euskadiko industria-guneen ia erdiek ez daukate banda zabaleko sarerik

Poligono askok komunikazio-azpiegitura kaskarrak dituzte. Argazkikoa Bizkaian dago.
Poligono askok komunikazio-azpiegitura kaskarrak dituzte. Argazkikoa Bizkaian dago. / L.A. GÓMEZ
  • Datozen hiletan interneterako sarbide ultralasterra izango dute guztizkoaren erdia suposatzen duten 236 poligonok, horietako 142 Gipuzkoan daudelarik

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Etxean, amorrazioa bermatuta dago interneterako konexioa motela denean, are gehiago azkarra zelakoan kontratatu eta moteltzen denean. Pentsa norainokoa izan daitekeen arazoa eguneroko lanaren zati bat saretik zintzilik daukaten enpresetan. Eta hori ez da batere ezohikoa, Euskadiko industria-eremuen %45 -poligonoak izan zein bi-hiru enpresa dituzten eremuak- 'gune zuria' izenekoan baitaude. 'Gune zuria' da, hain zuzen, belaunaldi berriko banda zabaleko sarerik ez daukan gunea. Ez sarerik, ezta esperantzarik ere, seguruenik ez baita horrelako sarerik garatuko hurrengo hiru urteetan. Oro har, EAEko populazio unitateen %75,7 gune horietan daude, eta populazioaren %7 bizi da bertan. Industriaren kasuan, poligonoen kokapen periferikoaren ondorioz, handiagoa da lanerako ez ezik lehiakortasunerako ere ezinbestekoa den sare horretatik deskonektatuta daudenen kopurua.

Erretratua osatzeko, esan behar da EAEko populazioaren %69,3 (hiri eta herri handietakoa, populazio unitateen %6,6 baino ez baitago egoera horretan) 'gune beltzean' bizi dela. Gune horretan operadore desberdinen gutxienez belaunaldi berriko sarbiderako bi sare daude edo datozen hiru urteetan ezarriko dira eta, beraz, printzipioz merkatuan ez dago gabeziarik. Populazioaren gainerako %23 (eta populazio unitateen %17,9), 'gune grisean' bizi da, non prestazio horiek eskaintzen dituen sare bakarra dagoen, eta ez den aurreikusten hurrengo hiru urteetan belaunaldi berriko beste sare bat hedatzea.

Egoeraren larritasunaren jakitun, iazko apirilean onartu zen Euskadiko 2020rako Agenda Digital Berrian, enpresen konektibitatea hobetzearen aldeko apustua egin zuten Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek. «Merkatu globalizatuan lan egiten duten eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Interneterako sarbide ona behar dute enpresak», zioten.

Aste honetantxe, erakunde horietako ordezkariek aurreratu dute interneterako sarbide azkarra izango dutela gune zurian dauden enpresa-eremuek. Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak, Pilar García de Salazar Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren diputatuak, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako diputatuak eta Gorka Estebez Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko eta Ekonomia Garatzeko zuzendariak ordezkatutako euskal erakundeek aurkeztu zituzten Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak dagoeneko onetsitako emaitzak.

Gehienak, Gipuzkoan

«Enpresek internet gero eta intentsiboago erabiltzeko egiten duten eskari handia kontuan hartuta, eta Agenda Digital Berrian adierazitako jarraibideen arabera», 2.200.000 euroko laguntza-programa abiarazi zuten erakundeek, gune zuriko enpresa-arlo horietan banda zabal ultralasterreko sareak zabaltzea sustatzeko. Banda zabal ultralasterreko sareek gutxienez 100Mbps-ko abiadura eskaini behar dute. Etxerako zerbitzuetan ere eskaintzen dituzte operatzaileek horrelako abiadurak, handiagoak ere bai, baina besterik da egiazko emaitza hori ote den; edonola ere, eskaintza arruntak 50Mbps inguruan daude.

Enpresen beharrak, baina, ezin dira etxekoekin alderatu, eta horien premiak asetzeko jaso ziren proposamenen artean, Euskalteli 216 enpresa-poligono batzen dituzten 52 lote esleitu zitzazkion; Telefonicari bi poligono barne hartzen dituen lote bat, eta Neutrari (Masmovil eta Ibercomek osatutako taldea), bederatzi lote, 18 polifonotarako. Operadore horiek, euren aldetik, 5,5 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute.

«Espero da ekintza horren bidez Euskadiko gune zuriko poligonoen % 49ren egoera konpontzea», adierazi zuten erakundeetako ordezkariek. 2016ko Laguntzen Aginduan, guztira 476 poligono jaso ziren: 45 Araban, 187 Bizkaian eta 244 Gipuzkoak. Laguntzak esleitu zaizkie, berriz, Arabako 5 poligono jasotzen dituzten 3 loteri (gune zurietako enpresen % 50 eta enpleguen % 43. 111.000 euroko laguntzak); Bizkaiko 89 poligono jasotzen dituzten 28 loteri (gune zurietako enpresen % 75 eta enpleguen % 67. 1.006.000 euroan) eta Gipuzkoan 142 poligono jasotzen dituzten 31 loteri (gune zurietako enpresen % 77 eta enpleguen % 70. 1.081.000 euroko laguntzak).

Gipuzkoari dagokionez, 142 poligono horietan 1.642 enpresa daude kokatuta, eta 23.897 langile dituzte. Hiru osagai horietan, Gipuzkoa doa gainerako bi lurralde historikoen aurretik, eta sare berri eta azkarren estaldura-tasa ere handiagoa izango da bertan. Poligonoei dagokienez, EAEko batez bestekoa %49koa bada, Gipuzkoan %59ra helduko da. Enpresei dagokienez, berriz, %77ra helduko da estaldura (EAEko batez bestekoa %72koa da) eta langileena %70ekoa (batez bestekoa, %65).

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate