Diario Vasco

Fagor Ederlan Group taldeak 560 milioi euroko negozio zifra lortu zuen iaz

Artxiboko argazkian, Eskoriatzako lantegia.
Artxiboko argazkian, Eskoriatzako lantegia. / LOBO ALTUNA
  • Mondragon Korporazioko taldeak adierazi du 90 lanpostu sortuko dituztela aurten Mexiko eta Bergarako instalazio berrietan

Fagor Ederlan Group automobilgintza sektoreko hornitzaileak aurreko ekitaldiaren «balantze positiboa» egin du, 2016an 560 milioi euroko negozio zifra lortu ondoren. Taldeak mundu osoan dituen 20 ekoizpen fabriketan 3.600 langile ari dira.

Era berean, Mondragon Korporazioko taldeak iaz «hornitzaile global gisa egin duen ahalegina» eta izan duen «aurrerapen handia» nabarmendu ditu. Automobilgintza sektorearen eskualde nagusietan dituen 20 ekoizpen fabrikek 19 milioi osagai baino gehiago ekoizten eta hornitzen dituzte frenoetarako, 10 milioi osagai baino gehiago portamengetetarako eta 6 milioi osagai baino gehiago motor eta transmisiorako.

Halaber, Fagor Ederlan Group taldeak behe presioko aluminioaren galdaketarako bi fabrika berri sortu zituen 2016an, bat Mexikon eta bestea Bergaran (Gipuzkoa). Bi instalazioen artean 90 lanpostu sortuko dituzte aurtengo ekitaldiaren amaierarako, eta aurreikusita dago 300 lanpostura iristea lau urtean. Era berean, Txinan (Infun taldearekin) eta Mexikon (Saltillo Talde Industrialarekin) sorturiko join venturentzat lehen ekoizpen urtea izan da 2016.

Bestalde, merkatuan automobilgintzako osagaietan erreferentziako hornitzaile gisa duen posizioarekin zerikusia duten «hainbat mugarri kualitatibo garrantzitsu» nabarmendu ditu. Horietako bat IZB 2016 azokan parte hartzea izan zen. Automobilgintzako osagaien nazioarteko azoka bat da, eta Fagor Ederlan 2014tik beti joan da azokara. Ekitaldian izan duen presentzia «oso ondo» baloratu du, 130 lagun baino gehiagoren bisitak eta bezeroekin 20 bilera baino gehiago izan baitzituen.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate