Diario Vasco

Ezohikoak ziren herrialdeetara esportatzen hasi dira Gipuzkoako enpresak

Gipuzkoako esportazio asko Pasaiako portutik irteten dira.
Gipuzkoako esportazio asko Pasaiako portutik irteten dira. / E. VIÑAS
  • Europar Batasunetik kanpo esportatzen duten enpresa gipuzkoarren kopurua %12 handitu da 2016an. Gipuzkako Bazkundeak zabaldutako datuen arabera

Gipuzkoako enpresek Europar Batasunetik kanpo egindako esportazioak aregotzen segitzen dutela adierazten dute Gipuzkoako Bazkundeak joan den urtean, 2016ean, igorritako esportaziorako agiriek, erakunde horrek ohar baten bidez azaldu duenez.

2015eko datuekin alderatuz, esportaziorako agiriak eskatu dituzten Gipuzkoako enpresen kopurua %12 hazi da 2016an, 713 enpresa izatera iritsi direlarik. «Esportazioarako agiriak, merkantziaren jatorria bermatzen dutenak eta esportatutako produktuak bidaliko diren herrialdean erabili ahal izateko egokiak direla egiaztatzen duten agiri hauen izapideak %7 hazi dira» halaber.

Herrialdeei dagokionez, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, India, Txina, Aljeria, Turkia, Kuba, Errusia eta Iran dira merkantzia bertara esportatu ahal izateko esportaziorako agirien eskaera gehien izaten dituzten herrialdeak. Era berean, «eta neurri txikian bada ere, Gipuzkoako enpresentzat ezohikoak diren herrialdeetara ere esportazioak egiten hasi direla ikusten da, hala nola, Armenia, Benin, Burkina Faso, Ghana, Moldavia, Reunion, Zimbabwe, Bahamak, Samoa, Djibuti eta Mongolia besteak beste».

Gipuzkoako Bazkundearen arabera, «nabarmentzekoa da aldi baterako esportazioen igoera. ATA koadernoen igoera, %26 hazi da 2016an. Aldi baterako esportazioak kanpoan egin behar diren instalazioak, makinaren baten abiaraztea edo antzekoak egiteko eraman behar den material profesionalarekin batera dijoazten agiriak dira, oso erabiliak ere feria komertzialetan gure enpresek erakusteko makinaria eraman behar dutenean».

Datu horiek, Bazkundeak ondorioztatu duenez, «gure enpresak kanpora ateratzeko duten joera indartu dela adierazten dute eta horrez gain, Gipuzkoako enpresak egunetik egunera nazioartekotzean murgilduta daudenaren adierazle dira».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate