Diario Vasco

Grebengatik lan egin gabeko egunak %156 igo dira

Enplegu erregulazioko espedienteen kopuruan eragin zuzena izan du ArcelorMittalen itxierak.
Enplegu erregulazioko espedienteen kopuruan eragin zuzena izan du ArcelorMittalen itxierak. / LOBO ALTUNA
  • Batez ere kanpora ateratako zerbitzu publikoetan gertatu dira, gehienetan negoziazio kolektiboko prozesuek eragindako grebengatik

Lan gatazkek gora egin dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta batez ere kanpora ateratako zerbitzu publikoetan gertatu dira, eta ez bakarrik sektoreko gatazken ondorioz, baizik eta gehienetan hainbat enpresatan negoziazio kolektiboko prozesuek eragindako grebengatik. Horrenbestez, lan egin gabeko egunak %156 igo dira 2015eko irailetik, Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) hileko txosten soziolaboralaren arabera.

Bestalde, Gipuzkoan siderurgiako lantoki bat ixteak -Zumarragako ArcelorMittal, hain zuen, izan zuen eragina gorabehera, enplegu erregulazioko espedienteen eraginpeko pertsonen kopuruak beherako joeran jarraitu du. Aurkeztutako espedienteen kopurua urte artean %33,5 jaitsi da eta espediente horien eraginpeko pertsonak %21,3 gutxiago izan dira, iraila arte metatutako datuen arabera.

Halaber, negoziazio kolektiboak ez du indarrik oraindik ere. Horrela, EAEn enpresako 23 hitzarmen erregistratu ziren joan den irailean, beren eraginpean 3.023 langile hartuta, eta ez zen sektoreko hitzarmenik erregistratu. EAEn eragina duten Estatuko hitzarmenetan, enpresako bat eta sektoreko bi erregistratu ziren, guztien artean ia 2.000 pertsona babestuta. Urtean zehar erregistratutako hitzarmenen batez besteko soldata igoera %1,18koa izan da.

Gaur egun, besteren kontura lan egiten duten pertsonen %34,6 bakarrik daude indarraldi arrunteko hitzarmenen babespean; %45,4ren hitzarmenek indarraldia luzaturik dute eta berritzeko zain daude eta %20k ez dute hitzarmen kolektiboren babesik, beren hitzarmenak iraungita eta berreskuratzeko zain baitaude.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate