Diario Vasco

Enpresarean azokaren hirugarren edizioa, ekintzaileei zuzendua

Orona Ideon egingo da jardunaldia.
Orona Ideon egingo da jardunaldia. / LUSA
  • Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatuta, Orona Ideon egingo da azaroaren 3an eta, berritasun bezala, ‘Arin-arin’ saioko parte hartzaileek 2.000 euroko beka jaso ahal izango dute

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Moda urbana con estilo propio

Las mejores marcas a los mejores precios

Gran selección de consumibles para todas las marcas

Hasta 70%

¡Accesorios escolares y juguetes de sus personajes favoritos!

Hasta 70%

Relojes y joyas para hombre y mujer

Hasta 70%

Chaquetas y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Botas, botines y zapatos de piel para mujer

Hasta 70%

Todas las marcas en relojes para hombre y mujer

Hasta 80%

Azaroaren 3an Orona Ideon egingo den Enpresarean azokaren hirugarren edizioa berritasunez beterik dator, jardunaldiaren antolatzaileek ohar baten bidez aurreratu dutenez. Azokak, aurreko edizioetan bezala, ekintzailetasun eta finantza eredu berriak mahai gainean jarriko ditu eta «enpresa zein ekonomia arloko profesional esanguratsuek haien ikuspegiak alderatu eta proposamenak egingo dituzte». Gainera, aurten, berritasun bezala, 'Arin-arin saioko parte hartzaileek 2.000 euroko beka jaso ahal izango dute euren asmo ekintzaileak hurrengo bi hilabeteetan garatu ahal izateko.

‘Ekintzailetza eta Finantzazio aukera berriak. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko formula berriak’ izenburua hartu du aurtengo Azokaren egitarauak. Alde batetik, ekintzailetza ereduez solasaldi batean elkartuko dira Nagore Ardanza, Crecer+ Orkestrako arduraduna; BAC Mondragonetik, Mikel Orobengoa (ISEAko zuzendaria); Beñat Irasuegi, Talaios Kooperatibako zuzendaria; eta, azkenik, Paul Liceaga, ADEGI-ko Elkarte Sektorialen zuzendaria. Pilar Kaltzadak dinamizatzaile lanak egin eta saioa gidatuko du. Ondoren, lau ekintzaileren esperientziaren berri jasotzeko aukera egongo da: Lakariko Leire Udabe, Ecobameko Luis Urteaga, Le Nid-eko Haizea Pérez eta Errotuko Miren Muñagorri. Antton Tomasenak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak, ekintzailetza sustatzeko moduei buruz eskainiko duen hitzaldia: 'Nola sustatu ekintzailetza? Zer eskaini ekin nahi duten pertsonei?'.

Finantzazioari dagokionez, dirua lortzeko moduez eta bideez arituko dira ondorengo profesionalak: Juan Garibi, Fiareko zuzendaria; Xabier Egibar, Laboral Kutxako Negozio Garapen Sailaren zuzendaria; Alexander Arriola, Spriko zuzendaria; eta, azkenik, Jorge Elaustegui, Elkargi-ko Bizkaiako Lurralde zuzendaria. MIK Research-eko David Sánchez Botek dinamizatzaile lanak egin eta saioa gidatuko du.

Era berean, Eneko Knörr-ek, Silicon Valley-en bizi izan den ibilbide profesional handiko gasteiztarrak, berrikuntzaren eta finantzazioaren alorren inguruan hitz egingo du. Bidean ikasitakoak azalduko ditu eta aurrera begirako proposamena luzatuko du ‘Zailtasun guztien gainetik, ekintzaileak behar dira Euskal Herrian’ izenburuko hitzaldiaren bitartez.

Solasaldi eta hitzaldiez gain, aurretik aipatu bezala, arin-arin saioa egingo da. Parte-hartzaileek euren ideiak eta proiektuak hiru minututan aurkeztu beharko dituzte. Hirugarren edizioaren berritasunen artean nabarmena da lehen aldiz 'Arin-arin' saioko parte hartzaileek beka/sari bat eskuratu ahal izango dutela; 2.000 euroko diru laguntza emango zaio «ekintzailetasuna eta lurraldearekiko konpromisoa hobekien uztartzen dituenari.

Ekitaldiaren bigarren zatian, emakume ekintzaileen egoerari buruz hitz egingo da eta, horretarako, Miren Lauzirika (EmakumeEkin) eta Sonia Ortubai (Abantail) solasaldi batean elkartuko dira esperientziak partekatu eta emakumeek dituzten aukerak aurkezteko asmoz.

Bukatzeko, Markel Irizar, TREK taldeko txirrindulari profesionala eta Bizipoz proiektuko sustatzaile nagusia, izango da bere egitasmoaren berri ematen. Ekintzailea da Irizar arlo profesionalean zein pertsonalean, eta Enpresarean Azokan 'Ekintzailearen ezaugarri nagusia, BAIKORTASUNA'-ri buruz hitz egingo du.

Enpresarean Azoka Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolaturiko ekitaldia da eta aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hernaniko Udalak, Oronak eta Laboral Kutxak babesten dute.

Interesatuek www.enpresarean.eus webgunean aurkitu dezakete ekitaldiari buruzko informazio guztia, egitaraua eta izen emateko galdetegia . Era berean, 'Arin-arin' saioan parte hartu nahi izanez gero, webgunean dagoen formularioa bete beharko da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate