Diario Vasco

Ezohiko mugimendua izan dute irailean enpresa txiki eta ertainek

  • Trantsizioko hilabetea izan ohi den arren, %35 eragiketa gehiago kudeatu zituen Kutxabankek eta inbertsio produktiboetarako %56 mailegu gehiago sinatu zituen

Enpresen finantziazioak ezohiko hazkunde nabarmena izan zuen joan den irailean, Kutxabankek, bere datuetan oinarrituta, zabaldu duen ohar baten arabera. «Udako geldialdiaren ostean maiz trantsizioko hilabetea izaten den arren, %35 operazio gehiago kudeatu ditu euskal finantza Taldeak, ETEei maileguetan 33 milioi euro gehiago bideratu dizkie, eta inbertsio produktiboetarako finantziazioa %56 hazi da», zehaztu du entitateak.

«Oporraldiaren ondoren enpresen munduan nabari den jarduera handiagoa datu positiboa da, eta ehun produktiboaren finantziazio beharrak krisia lehertu aurreko mailara iristen ari direla erakusten du», ondorioztatu dute. Irailean lortutako emaitzen arabera, gainera, «ekitaldiaren amaierako emaitza onak aurreikusi litezke, Bankuak bere buruari ipinitako helburuen haritik, Euskadiko enpresa txiki eta industria ertainean duen lidertzari eutsita». Hain zuzen ere, EAEko ETEen artean hamar enpresatik sei dira Kutxabanken bezero.

Finantziazioaren ikuspegitik, enpresen eta ekonomiaren hobekuntza 2014. urtean hasi zen nabaria izaten, enpresen zirkulatzailerako beharretan finantziazioa hazten hasi baitzen. 2015. urtean inbertsio produktiboetarako finantziazioak izan zuen goarakada. 2016. urtean ETEek eta enpresa handiek mailegu berriekiko duten finantziazio-gosea krisia hasi aurreko mailara hurbiltzen ari baita.

2016ko hirugarren hiruhilekoa amaitzean Kutxabank Enpresak alorrak –urtean 600.000 eurotik gorako fakturazioa duten enpresa txiki eta ertainei zerbitzua ematen die alor honek– zenbatu dituen emaitzen arabera, ETEen inbertsio produktiboetarako finantziazioa asko hazi da, urteko lehen bederatzi hilabeteetan %44tik gora igo baita berriro. Zirkulatzailerako finantziazioak, enpresen salmentei lotutakoak, %7ko hazkundeari eutsi dio.

Enpresen inbertsioak izan duen gorakada alorrez alor aztertuz gero, mailegu hipotekarioak %3 hazi dira; %56 mailegu pertsonalak eta %99 leasing eragiketak. Finantziazio berria funtsean makinak edota bestelako ustiapen gaiak erosteko izan da (garraiorako, tresnetarako, informatika prozesuetarako gaiak edota aplikazio informatikoak erosteko).

2016ko irailaren 30era arte, finantza Taldeak 1.500 milioi euroko finantziazioa jarri du enpresa txiki eta ertainen eskuetan, 2015eko hirugarren hiruhilekoan baino %10 gehiago. Zenbateko hau, gainera, 1.900 milioi eurora iristen da konpainia handien finantziazioa gehituta.

Ekonomian eta enpresen alorrean 2015. urtean hasitako joera aldaketak jarraitzen duela erakusten den beste datu itxaropentsuetako bat da, 2008az geroztik lehen aldiz eta jarraian bigarren hiruhilekoan, euskal ETEen aktibo finko produktiboko saldoa hazi egin dela eta positiboan dagoela. Horrek esan nahi du inbertsio produktiboko maileguen formalizazio berriak amortizazioen gainetik kokatu direla.

Atzerriko merkataritzaren finantziazioa %9 hazi da irailaren amaierara arte. Datu esanguratsua da, Kutxabankek bi urtetan bikoiztu egin dituela, bai sortutako negozioan nola eragiketen zenbatekoan, esportazioak eta inportazioak egiten dituzten enpresentzako estaldura produktuak, hau da dibisen trukerako, erregaien edota lehengaien estaldurarako aseguruak.

Kutxabank Enpresak alorra ETEei zuzendutako prestakuntza jardunaldia antolatzen ari da, erakundeko bezero direnentzat eta ez direnentzat. Esportazioetan eta inportazioetan aritzen den alor honi era honetako produktuek duten garrantziaz ohartaraztea da jardunaldiaren helburua, merkatuek gaur egun duten lurrinkortasun handiko baldintzetan, batik bat.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate