Pilota

Atano sendiaren zorionak Gallastegiri

Juan Mari Juaristi Atano XIII.ak Miguel Gallastegiren urtebetzeari lotutako oharra helarazi digu: «Lehenik eta behin, zorionik beroenak Miguel Gallastegiri atzo 100 urte bete zituelako. Bere familiaren ondoan egun zoriontsua biziko zuen, hainbat urtetako lanari eta maitasunari esker irabazitakoa. Pilotari handia izan da, historiako onenetarikoa, eta ikuspegi horretatik poztekoa da hainbat txapeldunen ondoan ikustea larunbatean antolatutako omenaldian. Pena bat dugu. Atano III.arekin izandako partida historikoei lotuta, gure dinastia ordezkatuko zuen norbait han ez izatea. Luziano, Atano X.a, txapelduna hura ere, esate batera. Gonbidapenik ez zuelako jaso ez zen joan. Dena den, Atanotarren besarkada handixe har ezazu, Miguel. Bene-benetan».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos