Diario Vasco

pilota

Altunak Olaizola II.ak baino pilota astunagoa hartu du

vídeo

Aimar Olaizola. / LUSA

  • Igandean Donostiako Atano III.ean jokatuko duten neurketarako berrehun bat sarrera geratzen dira soilik

Jokin Altunak 106.4 gramoko pilota aukeratu du Aimar Olaizolaren aurka igandean Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko duen Lau t'erdi barruko txapelketako final-aurrekorako. Duela hamabost egun Iker Irribarriaren kontrako neurketa erabakigarrirako egin zuen bezala, nahiago izan du pisuko pilota. Orduan 107 gramokoa zen. Oraingo honetan arinxeagoa da, baina saskian egongo den lau pilotetako astunena berea da berriro.

Altunaren bigarren pilotak 105.8 gramo ditu. Olaizola II.arenak, berriz, 106.2koa eta 105ekoa dira.

Aparteko gorabeherarik joan da gaur eguerdiko hautaketa saioa. Gazteak zein beteranoak ez diote inolako eragozpenik jarri Kepa Peñagarikanok prestatutako pilota sortari. Lau t'erdirako aproposak direla azaldu dute. Biek ere sasoi onean helduko direla uste dute. Hamabost eguneko etenak mesede egingo diola espero du Altunak.

Sarrera ona ziurtatuta dute enpresek iganderako Atano III.ean. Goiko harmailak beteta izango dira, errebotea zein albokoa. Sarrera merkeenak agortu dira. Behean 200 bat baino ez dira geratzen salgai, zortzigarren koadrotik atzerakoak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate