Diario Vasco

pelota

Bengoetxearen garaipenak Olaizola II.a sailkatu du final-aurrekoetarako

  • Leitzar aurrelariak 22-8 nagusitasunez irabazi dio Julen Retegiri Tolosako Beotibarren

Oinatz Bengoetxeak sasoiko dela berretsi du Julen Retegi 22-8 gaindituz gaur arratsaldez Tolosako Beotibarren, Lau t'erdi barruko txapelketari dagokion neurketan. Emaitza honek lagunduta, Aimar Olaizolak final-aurrekoetarako txartela lortu du. Inork ezingo dio kendu B multzoko bigarren tokia. Beraz, Mikel Urrutikoetxea saihestuko du hurrengo fasean. Bigarren txartela Bengoetxea VI.ak eta Ezkurdiak larunbatean Iruñean jokatuko den partidako garailearentzat izango da.

Bengoetxeak ez dio aukerarik eman sakearekin batere minik egin ez duen Julen Retegiri. Bizi, zehatz eta burutsu aritu da leitzar aurrelaria. Gantxoak ederki funtzionatu dio eta bost tanto sinatu du erremate klase horrekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate