Borrar
«Txapelketa osoko pilotarik onenak», Zabaletaren ustez
pilota

«Txapelketa osoko pilotarik onenak», Zabaletaren ustez

Etxarrengo atzelariak Ezkurdiarekin aukeratu du materiala gaur Atano III.ean eta Albisu, berriz, Artolarekin aritu da

joseba lezeta

Jueves, 26 de marzo 2015, 13:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jose Jabier Zabaletak bere epaia eman du gaur eguerdian Donostiako Atano III.a frontoian materiala aukeratu ondoren: «Txapelketa osoko pilotari onenak dira». Joseba Ezkurdia izango du lagun. Eurak baino lehenago hautatu dituzte igandean aurkari izango dituzten Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk. Inork ez du kexarik agertu saskian aurkeztutakoaz.

Zabaletak aurreko jardunaldietan erabailitako pilotekin alderatu ditu gaurkoak: «Ilun horiekin deseroso ibili naiz. Gaurkoak azkarragoak dira frontisean zein lurrean. Beharbada pilotara jartzeko denbora gehiago ere ematen dute hauek».

Iñaki Artolaren ustez, «gureak eurenak baino azkarxeagoak dira. Baina gustura geratu naiz seiekin».

Pisuari dagokionez, Ezkurdiak eta Zabaletak pilota astunagoak hartu dituzte, 106.6, 106.3 eta 105.5 gramokoak. Bikote gipuzkoarrarenak arinago zapaldu dute baskula: 105.1, 104.6 eta 104.2.

Jon Ander Albisuk, bestalde, Iñaki Artolaren lana goraipatu du komunikabideen aurrean. «Partida txarrik ez du jokatu, ezta bat bakarra ere».

Ezkurdia-Zabaleta eta Artola-Albisu finalerdietako ligaxkako lehen puntuaren bila irtengo dira domeka arratsaldean Atano III.ean. Hamabost urte dira gipuzkoar bikote bat Binakako Txapelketan hain urruti heltzen ez zela. Unanue eta Errasti ziren azkenak, 2000n.

Promozio Txapelketarako material hautaketa ere egin da eguerdian Atano III.ean. Aitor Mendizabalek eta Julen Urruzolak 106.2ko pilota bat eta 105.2ko bi hartu dituzte. Erika Jakak eta Xabi Tolosak, 106.5, 105.5 eta 104.8koak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios