Borrar
Ezkurdia-Zabaleta eta Artola-Albisu, igandean Donostiako Atano III.ean
Pilota-Binakako Txapelketa

Ezkurdia-Zabaleta eta Artola-Albisu, igandean Donostiako Atano III.ean

Finalerdietako ligaxka larunbatean Bilbon hasiko dute Berasaluze-Zubietak eta Bengoetxea-Untoriak

joseba lezeta

Lunes, 23 de marzo 2015, 14:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aspek eta Asegarcek Binakako Txapelkietaren finalerdietako ligaxkako egutegia eta pilotalekuak erabaki dituzte. Igandean Donostiako Atano III.ean Ezkurdia-Zabaleta eta Artola-Albisu bikoteek jokatuko duten neurketa izango da lehen jardunaldiko erakargarriena, gipuzkoar pilotazaleen ikuspuntutik behintzat. Arratsaldeko bostetan hasiko da jaialdia eta ETB1ek zuzenean emango du.

Bezperan, larunbat arratsaldez, Bilbon ekingo zaio ligaxkari interes handiko beste partida batekin, Berasaluze-Zubieta eta Bengoetxea-Untoriaren artekoarekin. Andoni Aretxabaletaren eskuin eskua ez da oraindik sendatu eta Álvaro Untoriak jarraituko du bere lekuan.

Bigarren jardunaldirako frontoiak beste hauek dira: apirilaren 4an, larunbata, Iruñeko Labrit (baliteke lehen jardunaldiko irabazleen artekoa izatea) eta apirilaren 5ean, igandea, Gasteizko Ogueta (baliteke galtzaileen artekoa hartzea). Eta hirugarren jardunaldirako, berriz, apirilaren 11n, larunbata, Iruñeko Labrit eta apirilaren 12an, igandea, Eibarko Astelena aukeratu dituzte. Azken jardunaldi honetan Euskal Telebistaren esku geratuko da Eibarren zein partida jokatu erabakitzea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios