Borrar
Zortzi klub ariko dira pilotako Txapelketa Nazional berrian
pilota

Zortzi klub ariko dira pilotako Txapelketa Nazional berrian

Amezketan jokatuko da abenduaren 14tik aurrera eta bi talde onenak urtarrilaren 11ko finalean lehiatuko dira

joseba lezeta

Viernes, 28 de noviembre 2014, 13:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zortzi taldek hartuko dute parte abenduaren 14tik urtarrilaren 11ra Amezketan jokatuko den afizionatu mailako pilota torneo berrian: Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa Nazionala. Donostiako La Perlan aurkeztu da gaur eguerdian. Izan ere, etxe honek eman dio babesa lehiaketari beste zenbait babeslerekin batera.

Launa pilotari izango ditu klub bakoitzak eta hiru neurketak osatuko dute jaialdi bakoitzeko lehia: lau eta erdi barrukoak, buruz buru kantxa osokoak eta binakakoak. Aurreneko biak 18 tantora izango dira eta hirugarrena, berriz, 22ra. Gutxienez bi partida irabazitako klubak gaindituko du kanporaketa.

Parte-hartzaileak zortzi hauek dira: Gasteizko Zaramaga (Araba), Galdakaoko Adiskide (Bizkaia), Huarte eta Bortziriak (Nafarroa), Iparralde (Iparralde) eta Usurbil, Amezketako Zazpi Iturri eta Tolosako Aurrera Saiaz (Tolosa). Final-laurdenetarako egunak beste hauek dira: abenduaren 14a, 20a, 21a eta 28a; final-aurrekoak urtarrilaren 2rako eta 4rako laga dituzte; eta finaleko eguna, azkenik, urtarrilaren 11 da. Jaialdi guztiak arratsaldeko bostetan hasiko dira. Gurutzaketak honela gelditu dira: Huarte-Aurrera Saiaz (abenduaren 14an); Zaramaga-Usurbil (abenduaren 20an); Adiskide-Zazpi Iturri (abenduaren 21ean); eta Iparralde-Bortziriak (abenduaren 28an).

Xalton Zabala antolatzaileak aurkezpenean azaldu duenez, «hamabi talde biltzeko aukera esku artean izan genuen, baina Gabonak inguruan egin nahi genuen, Gipuzkoako Txapelketa bukatu eta Euskal Herrikoa hasi bitartean, eta zortzirentzako egunak baino ez genituen. Ikusteko dago datozen urteetan nola osatuko dugun partaidetza».

Izan ere, etorkizunean segitzeko asmoz sortu dute lehiaketa. Iñaki Pérez de Eulate pilotazaleaa beste bultzagiletako bat. Aurkezpeneko mahaian egon da Patxi Jauregi Euskadiko Pilota Federazioko presidentearen eta Josu Ruiz Donostiako zinegotziaren ondoan. Erakunde hauen babesa ere badu Kluben Arteko Txapelketa Nazionalak. Gonbidatuen artean egon dira baita Joxean Tolosa, Elías Piérola, Migel Angel Txoperena eta Haritz pilotari ohiak.

Deigarria da babesle zerrenda luzea. La Perlarekin batera daude Gasogas, Bodegas Iñurrieta, Luminosos Arga, Cerámicas Barandiaran, Casa Rural Casa Petra. Ogi Berri, Route 33 eta Vallina.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios