Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ziztu bizian. 599 zilindradako motorra darama Oier Cascantek, oso handia bere adinerako
Oier Cascante: «Pilotu fina naiz, agresiboagoa izaten ikasi behar dut baina»
motorra

Oier Cascante: «Pilotu fina naiz, agresiboagoa izaten ikasi behar dut baina»

Oier Cascante Espainiako txapeldunorde atera da 17 urte azpikoen mailan. Pilotu donostiarrak hobekuntza handia erakutsi du bere Hondaren gainean

PABLO MUNILLA

Sábado, 13 de diciembre 2014, 08:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bere gaitasuna probatu nahian sartu zen Oier Cascante Espainiako abiadurako Kopan. Diru inbertsio handia eskatzen du kirol honek eta gurasoek esfortzu handia egin behar izan dute proba guztietan parte hartu ahal izateko. 17 urte azpiko mailan txapeldunorde aterata, ahalegin guztiak pena merezi izan duela onartu digu Donostiako Intxaurrondo auzoko pilotuak.

-Zein sentsazio utzi dizu denboraldiak?

-Oso sentsazio onak. Nola joaten zen ikusteko hasi nintzen Espainiako txapelketan, ea beste pilotuen aurka lehia-tzeko gai ote nintzen, eta azkenean aurrean geratu gara. Bi mailatarako puntuatzen nuen nik proba bakoitzean, 17 urte azpikoa eta Opena. Nire adinakoan txapeldunorde atera naiz eta maila handian azkenean zortzigarren. Aurrera pausu asko eman ditut denbora gutxian.

-Azken proban, gainera, pilotu handien antzera bukatu zenuen. Jendetza hurbildu zen zu animatzera...

-Bai, Nafarroan izan zen, etxetik gertuen dagoen zirkuitua, eta azkeneko proba zenez lagun eta senide asko joan ziren ikustera. Aurreko probetan ondo ikusten nintzen, baina oraindik zerbait falta zitzaidala sumatzen nuen. Jendearen babes horrek asko lagundu zidan.

-Zer falta zitzaizun ba?

-Agian konfiantza pixka bat. Txapelketa hasi zenean urte bakarra neraman oraingo motorrarekin. Gainera, nirekin lehiatzen duten pilotuek esperientzia handiagoa dute.

-Eta marea urdinak indar handiak eman zizkizun?

-Zirkuitura ateratzean animo oihu asko entzuten ziren. Polita izan zen eta are gehiago motibatu zidan. Nork ez du horrelakorik gustuko? Lehenengo kronometratuan hirugarren izan nintzen, bigarrena okerrago atera zen lurrera joan nintzelako. Lasterketan seigarren postuan atera nin-tzen eta segituan bosgarren postuan jarri nintzen, hirugarrenarekin eta laugarrenarekin lehian. Elkarrekin joan ginen lasterketaren zati gehienean, baina azken itzulietan ezin izan nuen eutsi.

-Arazo fisikoekin bukatu zenuelako izan zen, ezta?

-Nire akatsa izan zen, agian ez nuen behar bezala preparatu eta azken itzulietan besoak oso kargatuak nituen. Lehenengo probetan ere antzekoa gertatu zitzaidan, baina hurrengoetan arazorik gabe bukatu nuen. Azken bi probetan arazo berdina agertu da. Lan fisiko gehiago egin beharko dut hori konpontzeko. Motoa handi xamarra da eta ni oso txikia naiz eta ez dut indar handirik.

-Nola joan da txapelketa hasieratik?

-Hasierako ideia lehenengo lasterketa bakarrik egitea zen eta gero ikusiko genuen. Lasai atera nintzen eta zortzigarren izan nintzen. Emaitza ona zela ikusita, gurasoek eta lagun mekaniko batek esfor-tzu handia egin zuten hurrengo lasterketetan parte har-tzeko, batez ere ekonomikoa. Horrela, lasterketaz lasterketa joan gara. Azkenean txapelketa bukatzeko dirua ailegatu zaigu.

-Momentu txarrak ere egon al dira?

-Tamalez, bai. Hirugarren lasterketan, Albaceten, entrenamenduan nire bizitzako istripurik larriena izan nuen eta konorterik gabe geratu nin-tzen. Bi egun pasa nituen ospitalean. Pausu bat atzera izan zen eta asko kostatu zitzaidan berriro erritmoa hartzea.

-Istripu asko izan al dituzu?

-Azaldu dizudana eta beste bat, Jerezen, lasterketan erorikoa izan nuen.

-Ez al dizu beldurrik ematen? Batez ere istripu larri baten ostean...

-Motorra berriro hartzean asko nabaritzen da. Berriro adelantatzea, kurba batean berriro barrutik sartzea... Ez nuen berdin egiten. Hasieran erreprimituta sentitzen nintzen motorraren gainean, baina gustatzen zaidana da eta nola edo hala moldatzen zara.

-Zure amak beldur handiago duela esan didate...

-Bai, nire amak ezin ditu ezta lasterketak ikusi ere egin. Kotxean edo furgonetan geratzen da bestelako gauzak egiten. Hori bai, behin bukatuta segituan etortzen da niregana eta mila muxu ematen dizkit.

-Noizbait uzteko eskatu al dizu?

-Inoiz ez. Ezin ditu lasterketak ikusi, baina babes handia ematen dit.

-Zure hurrengo helburua?

-Datorren Espainiako txapelketan maila handia disputatzea eta aurrean bukatzea. Aurten hasierako probetan hamargarren postuaren inguruan ibiltzen nintzen. Azkenekoetan, berriz, podiotik gertu ibili naiz.

-Eta zure ametsa?

-Mundialera iristea, baina diru asko behar da horretarako. Nire aitak taberna bat du Saguesen, Campero, eta amak ere han egiten du lan. Horrekin ez da nahikoa kirol honetan, babesleak aurkitu behar ditugu. Ba-tzuk baditugu, baina Mundialera joateko marka handiagoen babesa behar da. Oso pilotu ona izan zaitezke, baina dirurik ez baduzu lortzen eta besteak bai, ez duzu aukerarik.

-Noiz igo zinen lehen aldiz motorraren gainean?

-Zazpi urterekin izan zen, Malaguti batekin, kroseko motorra. Izan ere, motokrosean hasi nintzen, gero minimotoa erosi zidaten eta horrekin denbora luzez ibili nintzen. Txikia izan arren abiadura handia hartzen du. Handiago egin nintzenean asfaltoarengatik dekantatu nintzen.

-Nola joaten zarete zirkuituetara?

-Furgoneta erosi genuen, bestela lagun batek, Cosme, bere auto-karabana uzten digu.

-Zein da zure pilotu faboritoa?

-Toni Elias, motorra gidatzeko formarengatik, mugimendu onak egiten ditu beti.

-Eta nolako pilotua zara zu?

-Pilotu fina, ez naiz agresiboa. Baina aurrera ailegatzeko ba-tzuetan agresiboa izan behar zara. Hori ikasi behar dut.

-Zer esan nahi duzu pilotu fina zarela esaten duzunean?

-Ez da azaltzeko erraza. Kurba bat hartzerakoan, adibidez, mugimendua oso ondo egiten dudala. Trazada ona eramaten dut beti. Akademikoki eta teknikoki pilotu ona naiz.

-Non entrenatzen duzu?

-Ezin dut asko entrenatu, diru asko behar da horretarako. Lasterketa daukagun zirkuitura aste bete edo bi aste lehenago joaten saiatzen naiz lekura moldatzeko. Bestela, Burgosera joaten gara batzuetan. Diego, nire mekanikoa, Aranda de Dueron bizi da eta hor entrenatzeko aukera izaten dugu.

-Mekanikoaren lana oso garrantzitsua al da?

-Bai, bere lana ezinbestekoa da. Oso ondo prestatu du motorra eta eskerrak eman nahi dizkiot hemendik.

-Beste kirolik egiten al duzu?

-Bai, areto futbolean jokatzen dut, Intxaurrondoko Inter taldean. Atzo Euskadiko selekzioarekin egon nintzen entrenatzen, Tolosan. Deitzen didaten lehen aldia izan da. Motorreko txapelketa maia-tza arte ez da hasiko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios