Arria V: «Gaur egun Vicente gehiago dela ikusi da»

I.G.

Arriak Vicente zoriondu zuen garaipenagatik. «Zorionak ematea besterik ez da geratzen. Gehiago izan da. Erdi lanetan uste nuen erasotuko nula, aldiz enbor erdi bat aurrera joan da. Gero gainera ez da batere geratu. Apustua irabazi du eta zorionak». Gustora zijoan erdi lanetan, baina aurretik ikusi zuen aurkaria. «Bera enbor xamurretan hasi da eta ni berriz enbor gogorrenetik, hor ez zegoen jakiterik zein zijoan aurretik. Gero erdi lanetan ikusi behar nor zen aurretik eta nahiz eta ni gustora jardun naizen berak lan haundia egin du. Galtzen denean onartu egin behar da eta gaur egun gehiago da».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos