Diario Vasco

kirolak

Emakumeak, izotza puskatzen

Izotz hockeya. Txuri Urdineko emakumezkoen taldeko bost jokalari eskolako neska txikiekin
Izotz hockeya. Txuri Urdineko emakumezkoen taldeko bost jokalari eskolako neska txikiekin / UNCITI
  • Iaz Donostiako bi talde atera ziren Emakumezkoen Izotz Hockeyko Estatu Ligan

Gaur egun ohituak gaude emakumeak edozein kirol egiten ikustera. Berdintasunerako bidean, emakumezkoek diziplina desberdinetan izotza puskatu egin dute. Hala izan da izotz ho-ckeyan ere. Urrats handiak ematen ari dira azken urteetan estatu mailan eta baita Gipuzkoan ere.

Emakume askok bere lekua aurkitu dute Donostiako Izotz Jauregian. Saiakera gorabeheratsu baten ostean, egonkortzen hasi direla esan dezakegu. Emakumezko taldeak ere agertu dira, bi hain zuzen ere, aurtengo denboraldian indarrak batzea erabaki dutenak.

Iaz Donostiako bi talde atera ziren Emakumezkoen Izotz Hockeyko Estatu Ligan. Alde batetik, Txuri Urdinekoa eta bestetik, Kazkabarra klubekoa. Azken honetan, talderen erdia donostiarrak ziren eta beste erdia Gasteizetik etor-tzen zen. Aurten, bi taldeetako neskak elkarrekin ari dira Ligan Txuri Urdin kluba ordezkatuz.

Adin desberdinetako neskak daude Txuri Urdineko emakumezko taldean, senior mailan lehiatzen dena. Neskato gazteak eta jokalari beteranoak elkarrekin aritzen dira. Izan ere, behe mailatan ez dago nesken talderik ezta lehiaketarik ere eta normala da talde mistoak ikustea.

Gauzak aldatzen ari dira, ordea, eta Txuri Urdineko eskolan gaur egun neska asko ikusten dira. «Orain neskak lehenago hasten dira jolasten, txiki-txikitatik. Gure kasuan, gehienak berandu xamar hasi ginen kirol honekin», aitortzen du Claudia Bermejok, 25 urteko jokalariak.

Donostiarrak egindako bidea, gaur egun izotz hockeyan aritzen diren neska askok egin duten berdina da. «Badira zuzenean izotz-hockeyan hasi diren neska ba-tzuk, baina gehienak patinaje artistikotik gatoz».

Bi kiroletan patinekin izotzetan ibiltzen bada ere, diziplina oso desberdinak dira. «Artistikoa modalitate oso sakrifikatua da. Egunero entrenatu behar da eta bakarkako kirola da. Hockeya taldekako kirola denez dibertigarriagoa iruditzen zait. Taldekideen babesa duzu eta orokorrean ez da patinajea bezain exigentea», dio Ohiana Zalduak, hau ere Txuri Urdineko jokalaria.

«Adrenalina, emozio eta azkartasun handiko kirola» bezala deskribatzen dute izotz hockeya. Eskolan ari-tzen diren neskato txikitxoak bezala, «guri ere haien adinarekin hasteko aukera izana gustatuko zitzaigun» diote askok. Izan ere, txikitatik hasteak asko errazten du bidea. «Maila altuan jokatzeko gaztetik hastea ezinbestekoa da. Kirol honen oinarria patinajea da. Izotz hockeyan ondo joka-tzeko oso ondo patinatzen jakin behar da eta hori txikitatik orduak eta orduak ematen lortzen da».

Kontaktuzko kirola da izotz hockeya, baina emakumezko lehiaketetan indarkeri gutxiagorekin joka-tzen da. «Ez dugu gizonezkoak bezala gorputza sartzen eta aurkariari karga egitea debekatuta dago. Jendeari esaten diozunean izotz hockeyan jokatzen duzula hortzik gabeko neska baten irudia etortzen zaio burura, baina ez da horrela. Beste kiroletan baino kontaktu handiagoa dago, baina ez da arriskutsua jendea pentsa-tzen duen bezala».

Nazioarteko egoitza

Emakumezko Izotz Hockeya hezten doan heinean, Donostiako Izotz Jauregia nazioarteko hitzordu garrantzitsuen egoitza bezala agertu da. Joan den azaroan, Emakumezkoen Olinpiaden Aurreko txapelketa hartu zuen. Ekitaldi hura urtarrilaren 26 eta 29 bitartean jokatuko den 18 urte azpiko emakumezko Mundu txapelketaren atarikoa bezala izan zen. Bertan Txuri Urdineko zenbait jokalari arituko dira Espainiako Selekzioarekin. Rosa Zubeldia Txuri Urdineko lehendakariak dionez: «Jauregian jokatzen diren partidaz gain, garrantzitsua da jendeak ikustea hemen ere ekitaldi garrantzitsuak egiten direla».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate