Diario Vasco

herri kirolak

«Hiru txapela erreskadan irabaztea izugarria da»

Aitzol Atutxa pozez txoratzen zegoen lanak amaitu eta gero. «Aizkoran hasi nintzenean ez nuen pentsatzen hiru txapela erreskadan irabazteko gai izango nintzakeenik». Ez zekien adierazten ongi zer sentitzen zuen Euskadiko txapela hirugarrenez irabazi ondoren. «Hainbeste jenderen aurrean eta Bilbon irabaztea izugarria izan da».

Eta garaipena lehen enborretik lortu zuen bigarrenari ia 20 segundo ateraz. «Hasieratik hasi behar zen indartsu baina bigarren enborra oso traketsa irten zait. Hirugarrenean bizi ala hil jo dut eta ongi irten zait. Lan erditan ongi nengoen eta abaintailakin gustora aritu naiz».

Atutxa bezain pozik zegoen Joseba Otaegi bere bigarren postuarekin. «Aste honetan osaba izan naiz lehen aldiz eta nire iloba Orkatz-eri eskaini nahi diot bigarren postua. Entrenamenduak oinbikoetan egin ditut erabat eta ongi irten zait».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate