Diario Vasco

waterpolo

«Igeri egite hutsa baino emozio handiagoa nahi nuen»

Egurrean. Oier Altuna donostiarrak ordu pila ematen ditu Paco Yoldiko igerilekuan, Easo klubeko lagunekin
Egurrean. Oier Altuna donostiarrak ordu pila ematen ditu Paco Yoldiko igerilekuan, Easo klubeko lagunekin / UNCITI
  • Uretatik atera gabe, waterpoloan aurkitu du Oier Altuna igerilari donostiarrak desiratzen duen saltsa

Igeri egitea pixka bat aspergarria egiten zitzaion Oier Altunari eta waterpoloan hastea erabaki zuen iaz. Urte betean ondo moldatu da 14 urteko donostiarra. Easo klubarekin kadete taldea atera-tzeko jende adina lortu dute aurten.

-Noiz hasi zinen waterpoloan jokatzen?

-Iazko denboraldian hasi nin-tzen, urte bakarra daramat waterpoloan. Easok Nautikoan antolatzen duen txapelketan laguntzen egon nintzen eta nolakoa den ikusita hastera animatu nintzen.

-Lehenagotik igerian ari-tzen al zinen?

-Bai, igeriketa egiten nuen Eason, baina hala-hola ibiltzen nintzen. Gauza da igeriketa pixka bat aspergarria iruditzen zitzaidala.

-Betidanik uretan egotea izan duzu gustuko?

-Bai, txiki-txikitatik. Hondartzan zein igerilekuan oso gustura egoten nintzen beti. Surfa ere probatu dut, baina gaur egun ez dut denbora askorik.

-Eta zergatik duzu gustuko waterpoloa?

-Igeri egite hutsa ez zitzaidan horrenbeste gustatzen. Waterpoloa ordea dibertigarria iruditzen zait. Futbolean ere jokatzen dut Vasconia klubean eta horren antza sumatzen diot nonbait. Igeriketaren eta futbolaren arteko nahasketa bezala ikusten dut. Taldekako kirolak gehiago gustatzen zaizkit.

-Iaz hasi zinen waterpoloan. Urte bakarrean nola moldatu zara?

-Ondo gogoratzen dut lehenengo partida, pixka bat galduta nenbilen. Iazko urtea zaila izan zen. Jubenil ligan aritu behar izan ginen, ez genuelako kadete taldea atera-tzeko nahiko jenderik. Baina maila handiago batean lehiatzeak ere ondo presta-tzen lagundu gaitu eta aurten kadete taldea eratzea lortu dugunez ondo ibiltzea espero dugu.

-Nola lortu duzue jende berria erakartzea?

-Gauza da iaz klubean federaturik gabeko jendea zegoela, eta haiek ezin zuten lehiatu. Oscar gure entrenatzaileak barneko liga bat bezala antolatzeko ideia izan zuen, haiek ere partidak jokatzeko. Esperientzia gustatu egin zi-tzaien eta aurten lehiatzera animatu ditugu. Horiekin eta etorri diren beste jokalari ba-tzuekin taldea ateratzea lortu dugu.

-Noiz hasi behar duzue liga?

-Kadete mailako liga aste pare bat barru hasiko da. Dena den senior taldearekin lehenengo partida jokatu dut. Partidetarako jendea behar dute eta batzuetan beraiekin joaten naiz.

-Gogorra izango da fisikoki zu baino askoz handiagoak direnen aurka jokatzea...

-Hasieran beldurra ematen dizu, pentsa bi, hiru edo lau buru ateratzen dizkidatela, baina azkenean ohitzen zara. Entrenamenduan seniorrekin entrenatzen dugu, maila guztikoak nahastuta aritzen gara, nolabait prestatuta gaude beraz. Horrelako saioetatik indartuta ateratzen zara.

-Ez al da neketsua partida osoa igerian ematea?

-Waterpoloan jokatzen ez duten guztiek hori esaten dute. Ea nola jasaten dudan galde-tzen didate. Ondo entrena-tzearen kontua da. Partida batek lau zati ditu. Absolutu mailan zati bakoitza zortzi minutu dira eta kadete mailan zazpi. Falta dagoenean edo baloia kanpora ateratzen denean erlojua gelditzen da. Dena den aldaketa mugagabeak daude, itota zaudenean atseden har dezakezu.

-Inoiz selekzioarekin egon al zara?

-Joan den igandean Gipuzkoako Federazioak egiten dituen teknifikazio saioetara joan nitzen lehen aldiz, baina oraindik ez dute selekzioa taldea eratu.

-Zein postutan jokatzen duzu?

Gehienbat albokoan, baina postu guztietan jokatzen dugu. Denetan jokatzen ikasi behar da eta.

-Futbolean ikasi duzun zerbait waterpolorako balio al zaizu ala ez dute inolako zerikusirik?

-Oso gutxi. Waterpoloan gorputzako atal guztiekin ukitu dezakezu baloia eta entrenamendu batzuetan futbolean bezala takadak ematen dizkiogu baloiari. Errekurtso bezala, partidaren momentu batzuetan oinarekin lagundu zaitezke baloia eskura hurbiltzeko.

-Ur azpiko jokoa nolakoa da?

-Pixka bat gogorra da. Gorputzarekin zure tokia defendatu nahi duzu eta batzuetan ostikoa edo bestelako kolpea jasotzen duzu. Buia postuan jokatzen duenak da gerra gehien izaten duenak. Aurrelari bezalakoa da eta atearen aurrean kokatzen da. Fisikoki kontaktu handia du defentsarekin.

-Asko entrenatzen al duzu?

-Nik ostiraletan izan ezik egun guztietan entrenatzen dut, normalean hiru ordu ematen ditut baina egunaren eta bakoitzaren arabera desberdina da. Bakoitzak ahal duena entrenatzen du; nik, egia esateko, askotxo. Nire amak eta nire aitonak Eason klubean lan egiten dutenez hemen egoten dira arratsalde osoa eta azterketak edo etxeko lan asko ez baditut denbora gehiago geratzeko aukera izaten dut.

-Ondo moldatzen zara ikasketekin uztartzeko?

-Bai, noski. Batzuetan berandu oheratzen naiz entrenamendua bukatu eta etxera ailegatzean etxeko lanak egin behar ditudalako. Ondo antolatzearen kontua da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate