Diario Vasco

Jiu Jitsu

Jon Odriozola, Europako Jiu Jitsu Txapelketan

Jiu Jitsu. Goian, Jon Odriozola lehenengo borrokan ukraniarraren aurka. Behean, Espainiako taldekideekin.
Jiu Jitsu. Goian, Jon Odriozola lehenengo borrokan ukraniarraren aurka. Behean, Espainiako taldekideekin. / DV
  • Espainiako Judo Federazioak Jon Odriozola deitu zuen txapelketa honetan parte hartzeko abuztuaren lehengo astean

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Aurreko asteburuan, irailaren 24ean eta 25ean, kadete mailako Europako Jiu Jitsu txapelketa jokatu zen Alemaniako, Gelsenkirchen herriko Veltins-Arena estadioan (Shalke-04 futbol taldeko zelaian). Espainiako Judo Federazioak, Jon Odriozola deitu zuen txapelketa honetan parte hartzeko abuztuaren lehengo astean. Hasiera batean, txapelketa urrian izan behar bazuen ere, hilabete aurreratu zuten irailean kokatuz. Albiste honen berri jakin bezain pronto, Judo Legazpi-Jiu Jitsu Zumarraga taldea buru belarri jarri zen entrenamenduekin. Abuztu eta iraila guztia jo ta ke ibili dira entrenatzen txapelketa prestatzen.

Txapelketa irailaren 24an hasi bazen ere, Jonek igandera arte itxoin behar izan zuen bere kategorian borroka egin ahal izateko. Bere txanda iritsi arte, Espainiako Jiu Jitsu kadete mailako gainontzeko kideei animatzen eta laguntzen ibili zen larunbateko egun osoan zehar. Igandean, goizeko 09:00tan estadiora iritsita, bere txanda noiz iritsiko zain zegoen. Ordu batzuk lehenago, bere gurasoak eta anaia iritsita zeuden bertara (ikaragarria izan da entrenamenduetan eta txapelketan bere familia eta lagunek eskaini dioten laguntza eta animoak). 13:00 hasiera eman zitzaion 55kg bano gutxiagoko kategoriari. Jonek 14:30 izan zuen bere lehen borroka Ukraniako Giorgi Baidam aurkariarekin. Jonek lan ikaragarri egin zuen bere aurkariaren kontra. Adi, prest eta energiaz beterik hasiera eman zion borrokari. Erraz gailendu zitzaion Giorgi-ri, markagailua beti bere alde izanik. Borrokaren erdi partea, Ukarainiako borrokalariak, Jonen gainera jauzi zen Jonen belauna larriki minberatuz. Jonek bertan behera uzteko aholkua jaso bazuen ere, aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuen. Ederki amaitu zuen bere borroka 17 - 11 gailenduz. Espainiako selekzioko entrenadorea eta Jonen borroka zuzendu zuenak, Javier Garcia, hiru aldiz Jiu JItsu munduko txapelduna izandakoa da. Bere hitzetan, Jonek ikaragarri ondo borrokatu zuen, bizkortasuna, teknika bikaina eta taktika paregabea erakutsiz.

Amorrua

Lehenengo borrokatik, Jon oso minberatuta atera zen, ia ezin ibili zegoen... malkoak begietan amorruaren amorruaz... bazekien belauna horrela izanda ezer gehiago egiterik ez zegoela. Minutu batzuk atseden hartuta, bere bigarren borrokaren txanda iritsi zitzaion. Belauna ez zegoen ondo; malkoak lehortuta azken esfor-tzu bat egitea erabaki zuen Italiako Giuseppe Pusateri borrokalariaren aurka. Borroka oso ondo hasi bazuen ere, bere belaunak ez zuen asko iraun. Italiako kideak irabazi zuen borroka. Jon, medikuak aginduta eta Espainiako selekzioko entrenatzaileak baieztatuta, ezingo zuen gehiago borrokatu, belauneko lesioa zela medio.

Kirolean gertatzen diren gauza horietako bat da. Zoritxarrez istripuak ezin dira guztiz ekidin. Istripua aldera batera utzita, oso esperientzia bikaina izan da Jonentzat. Eskarmentu bikaina jaso du, Espainiatik kanpoko bere lehengo txapelketa honetan, hurrengo batean erabili ahalko duen eskarmentua.

Orain, belauna sendatzea eta hurrengo txapelketetan pentsa-tzea baino ez da geratzen.