Diario Vasco

errugbia

«Fisikoan bolumena handitzeko eskatu didate selekzioan»

Aurrera. Jokalari teknikoa, azkarra eta lider izaerakoa dela dio Jose Larrañagak bere buruaz
Aurrera. Jokalari teknikoa, azkarra eta lider izaerakoa dela dio Jose Larrañagak bere buruaz / UNCITI
  • Jose Larrañaga, Zarautz Rugby Taldeko jokalaria, Espainiako Selekzioarekin aritu da lehen aldiz

Bi urterekin Kubatik Zarau-tzera dagoen bidea egin zuen Jose Larrañagak. Ama kubatarra du eta aita zarauztarra. Bere eraginez hasi zen Zarautz Rugby taldean joka-tzen eta lehenengo aldiz 18 urteko azpiko Espainiako Selekziorako deitua izan da. Irailaren 4 eta 10a bitartean 'Lehoiekin' Jakan kontzentratuta egon da.

-Noiz hasi zinen errugbian jokatzen?

-Lehen Hezkuntzako 5. Mailan, 11 urterekin. Zalantzak nituen saskibaloia eta errugbiaren artean. Hasiera batean saskibaloia nahiago nuen, baina aitak gutxienez errugbia probatzeko Astira etortzeko esan zidan. Egia esan beti izan dut errugbiarekiko lotura, aitak ere joka-tzen zuelako, eta txikitatik nuen gogoa. Behin jokatzen hasita, asko gustatu zitzaidan eta jarraitzea erabaki nuen.

-Errugbiko partida batean agresibitate handia al dago?

-Hori bakoitzaren izaeraren arabera izaten da. Errugbian agresibitate puntua beharrezkoa da, baina bakoitzaren arabera ez da berdina. Jokalari batzuek agresibitate handiagorekin jokatzen dute, beste batzuk teknikoagoak dira edo fisikoarengatik nabarmentzen direnak.

-Eta zu nolakoa zara?

-Nik teknikarengatik destakatzen dudala esango nuke. Azkarra naiz, teknikoki nahiko ona eta jarrera gogotsukoa, agintzeko kapazitatea dut zelaian.

-Zein postutan jokatzen duzu?

-Hirugarren lerroan. Melearen atzean kokatzen naiz.

-Partida batean kolpe bat jasotzen baduzu ez al zara haserretzen?

-Tira, egia esan pixka bat pikoia naiz. Hemen talde guztietako jokalariak ezagutzen gara, txikitatik jokatzen dugulako elkar, eta batzuekin agian kolpe bat jasotzen badut pikatu egiten naiz. Baina ez dago inolako asmo txarrik. Partidako kontuak dira, zelaitik kanpo denak lagunak gara.

-Jakin badakigu errugbian hirugarren denbora dagoela. Zuek ere egiten al duzue?

-Hemen Zarautzen famatuak dira saltxitxako ogitartekoengatik. Beste zelaietan ez daude horrelakoak. Partida bukatu eta gero aurkariarekin egotean datza, zerbait jan eta edan bitartean. Ondo dago beste taldeko jokalariak ezagutzeko.

-Espainiako 18 urteko azpiko selekzioan egon berri zara. Zer moduz esperien-tzia?

-Hasieran flipatuta geratu nintzen, ez nuen espero hautatua izatea. Joaten naizen lehenengo aldia izan da eta oso sentsazio onak izan ditut. Ordiziako eta Bera Berako beste bi mutil ere nirekin joan ziren eta haientzat ere lehenengo aldia zen. Hasieran Jakan egon ginen kon-tzentratuta. Lehenengo bost egunetan entrenatzen egon ginen eta seigarrenean partida bat jokatu genuen Zaragozako senior taldearen aurka. Ez genuen espero horrelako aukera izatea, eta egia esan jipoia emango zigutela uste genuen, baina alderan-tziz izan zen eta 86-0 irabazi genuen.

-Zein aurpegiekin begira-tzen zintuzten gero hirugarren denboran?

-Bromatan aritu ziren. Ea gustura geratu al ginen galdezka.

-Berriz itzultzeko gogoekin al zaude? Zerbait esan al dizute?

-Bai, noski, gogoak beti daude. Plan fisikoa egiteko esan didate, handiago jarri behar omen naiz.

-Nolakoa da plan fisikoa?

-Bolumen gehiago hartu behar dudala esan didate, fisikoki handiago jarri. Atzo nutrizionista batengana joan nintzen eta dieta berezi bat jarri dit, osagarri batzuekin. Lehenengo pisuz jaitsi behar naizela esan dit, gero ariketa fisikoekin bolumena irabazteko asmoarekin.

-Txapelketaren bat al duzue gertu?

-Oraindik ez, martxoan jokatuko da Europako txapelketa. Horretarako ari gara prestatzen.

-Zarautzeko taldean zein mailatan jokatzen duzu?

-18 urte azpiko taldean nago eta Euskal Ligan jokatzen dugu. Azaroaren 1ean hasten da txapelketa eta oraindik aurre-denboraldian gaude, Ligan egurra emateko gogoekin.

-Beste kirolek zer ikasi dezakete errugbiaz?

-Laguntasuna eta jokalari guztiak bat garela, hemen ez dago indibidualismorik beste kirol askotan bezala. Txikitatik horrela irakasten digute. Garrantzia ematen diote bai taldean zein federazioan.

-Zer deritzozu zazpiko errugbiaz?

-Jokatu egin dut eta oso nekagarria da, ez dago atsedenerako unerik. Hamabostekoarekin alderatuz oso desberdinak dira. Abiadura handiagoa da eta jokoan dinamismo gehiago dago. Denboraldian zehar zenbait txapelketa egiten dira eta horietara joaten gara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate