Diario Vasco

igeriketa

Enpresak uretara!

IMQ. Probako basbesle nagusia da eta bi talde aurkeztuko ditu igandaean Kontxako hondartzan.
IMQ. Probako basbesle nagusia da eta bi talde aurkeztuko ditu igandaean Kontxako hondartzan. / ARTXIBOA
  • IV. Busti Lankideekin proba egingo dute igandean Kontxako hondartzan

Busti Lankideekin igeri zeharkaldiaren laugarren edizioa ospatuko da igande honetan Kontxako Badian, 12.30etatik aurrera. Proba berezi honetan enpresa bereko hiru kidek talde bat osatzen dute eta 1.000 metroko igerialdia osatu behar dute elkarrekin, beste enpresetako taldeen aurka. Arazi-k eta Adegi-k, El Diario Vascorekin batera, bultzatutako ekimena da eta talde-lana lantzea, bizi-tza osasungarria eramatea eta sedentarismoaren aurka egitea ditu helburu.

Horrenbeste ordu ematen ditugu bulegoko ordenagailuari itsatsita, askotan ez dugula ezta alboko lankidearekin hitz egiten. Horren aurka, lasterketa honetako antolatzaileek jarduera fisikoa eta oro har kirolak zabaltzen dituen balioen garrantzia nabarmendu nahi ditu, adiskidetasuna bezala.

IMQ da aurten probaren babesle nagusia eta ordezkari-tza izango du parte hartzaileen artean. Iker Garcia, 38 urteko donostiarra, parte hartuko duen lankideetako bat da. «Iaz ere enpresako sei lankidek parte hartu genuen, bi talde osatuta, eta aurtengoan ere sei izango gara».

Probarako bakoitza bere kabuz prestatzen egon da. «Nire kasuan, igerilekura asko joaten naiz eta azken asteetan berdina egiten egon naiz», dio Ikerrek. Aste honetan zehar, bakoitzaren mailaren arabera, talde bakoitza nola eratu adostu dute.

«Donostiako egoitza nahiko txikia da eta hemendik bi lankidek baino ez dugu parte hartuko, Iñigo Ibarburuk eta nik. Berak ere esperien-tzia du igerian, uda honetan Gipuzkoa Ligako zeharkaldietan aritu da, ni ez bezala, igerilekuan aritzen naizela edo martxa zikloturistetan».

Beste laurak Bilboko egoi-tzatik datoz, horien artean triatloietan aritzen diren ba-tzuek daudela azaldu digu Ikerrek. Pablo Aranda, Gonzalo Hernando, Javier Goldaracena eta Juanma Nebreda dira igandean Bizkaitik etorriko diren lankideak.

Harremanak sendotu

Ikerrek bigarren aldiz parte hartuko du Busti Lankideekin zeharkaldian. Iazkoaren edizioaz oroitzapen oso ona du. «Oso pozik geratu nin-tzen itsaso irekian igeri egiten nuen lehen aldia izan zelako. Kontxako Badia bezalako leku batean igeri egitea sentsazio izugarria da. Gainera, beste enpresetako lankide asko ezagutu nituen eta horrelako erlazioak sortzea onuragarria da».

Enpresako lankideen harremanerako ere oso positiboa da eta haien arteko erlazioak sendotzen laguntzen du. «Osasun aseguruetako enpresa bat gara eta gure lana osasunarekin lotura duenez, bulegoan ohitura osasungarriak hedatzen saiatzen dira. IMQ kirol ekitaldi desberdinen babeslea da, Behobia-Donostia lasterketa esaterako, eta baita Euskal Herriko talde nagusiena ere, Reala, Athletic Club, Eibar eta Baskonia bezala. Azken urteetan sortzen ari diren enpresen arteko kirol ekitaldietan parte hartzen dugu beti. Kirolariak garenak gustura joaten gara beti, eta ohitura ez duten lankideei animatzen ere saiatzen gara», adierazi du Ikerrek.

Iaz egin bezala, probaren ondoren eta Bilboko lankideak etorriko direla aprobetxatuz elkarrekin pasako dute eguna. «Enpresak garraiorako erraztasunak ematen die joan eta etortzeko autobusa jarri. Hemen geratzen dira bazkaltzen eta parte har-tzen dugunok ez ezik, beste lankideak ere etortzen dira ikusteko eta ondoren elkarrekin egoteko». Aurten gainera, probaren ondoren HAZIren eskutik goi-mailako kalitatedun jakiak dastatuko dituzte. Parrillan erretako Eusko Labeldun pintxoak edukiko dituzte prest parte-hartzaile eta ikusleek.