Secciones
Servicios
Destacamos
PABLO MUNILLA
Jueves, 27 de noviembre 2014, 07:56
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Nagore Eizagirre eta Enire Beain Emakumezkoen Euskadiko selekzioarekin lan saioa egiteko hautatuak izan dira. Asteartean bertan estreinaldia egin zuten 16 urte azpiko hirukoloreko selekzioarekin, Gasteizko Olaranbe zelaian. Kadeteak izan arren, 15 urteko bi hernaniarrek Emakumezkoen Jubenil Ligan jokatzen dute.
-Zer moduz doa denboraldiaren hasiera?
-Nagore Eizagirre: Nahiko ondo. Ez da erraza izan jubenil mailako taldean jokatzen ari garelako, biak kadeteak izanik. Iaz jada zenbait partida jokatu genituen handiekin, baina aurten jubenileko fitxa eta guzti egin digute. Ongi moldatzen ari gara eta asko ari gara jokatzen.
-Emaitzen aldetik ere ondo?
-Enire Beain: Tira, lehenengo partidatan emaitza kaskarrak izan ziren. Taldean ez dugu atezainik eta txandaka egin behar dugu jokalari guztien artean. Horrek dezente kaltetu digu. Baina azken jardunaldietan nabarmen egin dugu hobera. Aurreko astean 3-0 irabazi genuen Zubipen Allerruren aurka.
-Nola eman diozue buelta egoerari?
-Enara: Jokalari berri dezente ditugu aurten eta lehenengo partidatan hori ere nabaritzen zen, baina gure arteko elkar ulertzea hobetzen doa. Ea atezaina lortzen dugun. Tolosako neska bat etor-tzekoa zen, baina gazteegia da, hemen klubean daudenek ere ezin dute gurekin jokatu.
-Tokatu al zaizue atezain izatea?
-Enire: Nagoreri ez, niri ordea bai, baina lagunarteko partida batean izan zen. Arraroa da, futbola modu nahiko desberdinean ikusten duzulako. Zentzu horretan aberasgarria izan zela uste dut. Gol bakarra jaso nuen, korner batean. Azkenean ez zen hainbesterako izan.
-Jubenil mailan jokatzea gogorragoa dela esan duzue lehen. Nahiago al zenukete zuen urtekoekin kadete mailan jokatzea?
-Nagore: Bateon batean burura ere etorri zait, ez zen hain gogorra izango
-Enire: Pentsa jubenilekin jokalari bezala hobekuntza handiagoa izango dugula.
-Zein postutan jokatzen du bakoitzak?
-Nagore: Nik zelai erdian, euskarri lanetan.
-Enire: Ni aurrelaria naiz.
-Jokalari bezala, nola deskribatuko zenuketen zeuen burua?
-Enire: Ez dakit zer esan. Bost gol egin ditut aurten bost partidatan. Sei jardunaldi jokatu dira, baina batean ez nuen jokatu.
-Betidanik aurrelari bezala jokatu al duzu?
-Enire: Hasieran, ikastolako taldean, eskubian jokatzen nuen. Hernanira etortzerakoan zentral bezala jarri ninduten, eta jubenileko entrenatzailea izan da aurrelari bezala jarri nauena. Bere erabakia izan zen, taldean defentsa asko zeudelako.
-Nahiago al duzu erasoan jokatzea defentsan baino?
-Enire: Baietz esango nuke, azkarra naiz eta ondo moldatzen naiz.
-Nagore: Baloia hartzen duenean aurrera egiten du beti bitan pentsatu gabe.
-Eta zuk, Nagore, zer esango zenuke?
-Nagore: Nire presionatzea eta baloia lapurtzen saiatzea gustatzen zait gehiago, gero azkar pasatzeko eta taldean baloia mugitzeko.
-Enire: Oso lehiakorra da Nagore eta askotan ere beste taldekoekin pikatzen da kar-kar-kar. Baina gure taldekoekin ere asko hitz egiten du zelaian eta laguntzen saiatzen da beti.
-Garrantzitsua al da zure ustez zelai barruko komunikazioa?
-Nagore: Bai, noski, norbait galduta ikusten baduzu laguntzen saiatu behar duzu. Ni txikia nintzenean helduagoak ziren jokalariek asko laguntzen zidaten eta berdina egiten saiatzen naiz.
-Zenbat urte daramatzazue Hernaniko klubean?
-Enire: Bederatzi urterekin hasi nintzen ni futbol eskolan eta gero infantil mailan elkartu ginen denok.
-Nagore: Bai, ni infantil mailan iritsi nintzen, 11 edo 12 urterekin.
Zein da zuen taldearen indarra?
-Nagore: Paretak egitea, baloiarekin lasai jokatu, hegaletara zabaldu aurrelaria bilatzeko Horrelako jokoa egiten saiatzen gara, hala esaten digu entrenatzaileak.
-Euskadiko selekzioarekin joaten zareten lehen aldia da?
-Enire: Hala da bai, lehenengo aldia izan da. Aurreko denboraldian Realarekin joan nintzen Andorrako txapelketa batera, baina selekzioarekin lehenengo aldia da bientzat.
-Nola jaso zenuten berria?
-Nagore: Entrenatzaileak esan zigun. Hasieran harrituta geratu nintzen, ez nuen espero. Ilusioa egin zigun biei eta entrenamenduan ondo pasa genuen.
-Zer egin zenuten ba selekzioarekin?
-Enire: Bi orduko entrenamendua izan da Gasteizen. Asteartean egin genuen. Entrenatzaileek jokalariak ikusi ahal izateko egin da, denboraldian zehar egingo diren txapelketei begira. 28 neska izan ginen entrenamenduan.
-Zein da gustukoen duzuen futbol taldea?
-Enire: Nik ez dut talde faboritorik, futbola ikustea gustatzen zaidan arren, ez naiz jarraitzaile sutsua.
-Nagore: Realekoa naiz ni, noski, eta Bayern Munich taldea ere oso gustuko dudala aitortu behar dut.
-Eta gogokoen duzuen jokalaria?
-Nagore: Xabi Alonso betidanik gustatu zait, oso erdilari gutxi daude bera bezalakoak. Iaz hasi nintzen Bayer Munich taldeko zale bihurtzen joko ikusgarria egiten dutelako, eta aurten bera joan dela, are gehiago. Ondo moldatu da hasieratik.
-Enire: Nik ez dut erreferen-tzia argirik, ondo jokatzen duten aurrelari asko daude.
-Hurrengo partida noren aurka?
-Enire:Etxean Amara Berriren aurka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.