Borrar
Sheyla Gutiérrez, Ana Sanchís eta Leire Olaberria, podiumnean.
Leire Olaberriak eta Irene Usabiagak zilarrezko domina bana irabazi dute
Txirrindularitza

Leire Olaberriak eta Irene Usabiagak zilarrezko domina bana irabazi dute

Anna Sanchis elite mailan eta Sheyla Gutierrez 23 urtez azpikoan dira txapeldunak

joseba lezeta

Viernes, 26 de junio 2015, 19:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Leire Olaberriak eta Irene Usabiagak zilarrezko domina bi irabazi dituzte Espainiako erlojupeko txapelketan, Cáceresen. Ikaztegietakoa elite mailako podiumera igo da Anna Sanchís txapeldunaren alboan. Ordiziakoa, berriz, 23 urtez azpikoen artean nabarmendu da. Sheyla Gutiérrez bakarrik sailkatu da bere aurretik.

Sanchís valentziarrak minutu bat eta 20 segundoko aldea atera dio Olaberriari. Ibilbideko 26 kilometroetan pedal kolpe bikaina erakutsi du irabazleak eta Ikaztegietako pistarda atzetik izan da erreferentzia guztietan. Gutiérrez errioxarra ere indartsu agertu da, Usabiaga 51 segundora utziz.

Beste euskal ordezkari bat ere izan da onenen artean, Lourdes Oiarbide arabarra. Brontzezko domina zintzilikatu du lepoan 23 urtez azpikoetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios